Euskal Herria: Oraina eta geroa, helburu, Futuro y presente

 (En castellano más abajo)

Mahai-inguru bat antolatu dugu 
Euskal Herriaren orainaz eta geroaz berba egiteko.

Herri bat gara: Euskal Herria
Eta Euskal Herria dugu helburu eta, hala ere, hiru erkidegotan gaude banatuta eta hiru erritmotan ari gara lanean: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Ipar Euskal Herria.

Hiru jarduera, helburu bat?
Hiru erritmorekin ari bagara ere, esan dezakegu helburu bakarra dugula? Eta horrela bada, zein dira lan horren nondik norakoak, zertan ari da erkidego bakoitza, zein asmo du etorkizunari begira?

Hiru lagun gonbidatu ditugu
Hori dena ezagutze aldera: Beatriz Akizu, Aingeru Epaltza eta Eguzki Urteaga (EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria, hurrenez hurren), haiek aurreko galdera horien erantzunak ematea izango dutelakoan.

Hilaren 26an, Villamonteko kultur etxean
Mahai-ingurua datorren asteartean izango da, hilak 26, 19:30ean, Algortako Villamonteko kultur etxean.
Etorriko zarelakoan, laster arte.

———————————————————————————————————
Te invitamos a asistir
A la mesa redonda que hemos organizado sobre presente y futuro de Euskal Herria.

Somos un pueblo: Euskal Herria
Ese es uno de los pilares de Gure Esku Dago, y podemos decir que Euskal Herria es nuestro objetivo y, sin embargo, estamos divididos en tres comunidades que trabajan a ritmos diferentes: Comunidad Autónoma de Euskadi, Comunidad Foral de Navarra e Iparralde.

¿Tres ritmos, un único objetivo?
A pesar de que trabajamos con tres ritmos diferentes, ¿podemos decir que tenemos un único objetivo? Y, en caso afirmativo, ¿en qué consiste ese trabajo, qué se está haciendo en cada comunidad, con qué proyectos de cara al futuro?
*
Hemos invitado a tres personas*
Que conocen bien la realidad de cada una de estas comunidades para intentar dar respuesta a esas y a otras preguntas: Beatriz Akizu, Aingeru Epaltza y Eguzki Urteaga (CAV, Nafarroa e Iparralde).

26 de marzo, en la casa de la cultura de Villamonte
La mesa redonda será el próximo martes, a las 19:30, en la casa de la cultura de Villamonte (Algorta)

Te esperamos.

Berriak / Noticias atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Donostiako 17ko Manifestazioa / Manifestación Donostia 17

«Hitzak bahitzen dira segidan ideiak eta ondoren pertsonak bahitzeko. Hitzaren aldeko borroka lurraren aldeko borroka da. Ixilik nahi dituztelako, ezin dugu ixilik egon ».

Eider Rodriguez eta Belen Gopegui

Se secuestran la palabra, las ideas, para, a continuación, secuestrar las personas. La lucha por la palabra es la lucha por la tierra. No podemos estar callados puesto que nos quieren callados. (trad. Jon A)

HEDABIDEETAN (quizás no estén todos)

Naiz:

El Diario Vasco

Hamaika Telebista

ETB

Berriak / Noticias atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MANIFESTAZIOA

MANIFESTAZIOA

DONOSTIA, OTSAILAK 17 DE FEBRERO, 12:00

 

DEMOKRAZIAREN AURKAKO EPAIKETA

Ez da so͏ilik katalan soberanisten aurkako epaiketa. Denon oinarrizko eskubideak epaitzen ari dira. Salatu dezagun

 JUICIO A LA DEMOCRACIA

No es solo un juicio contra el soberanismo catalán. Se juzgan también nuestros derechos fundamentales. Denunciémoslo.

EMAN IZENA / APÚNTATE: Ajuria eta Hator tabernak edo gureeskudagogetxo@gmail.com hebidean (ostirala baino lehen / antes del viernes)

IRTEERA / SALIDA: 10:00 TELLETXE (parada de bus geltokia)

ITZULI / VUELTA: ekitaldi nagusia amaitu eta ordubete geroago / una hora después de la finalización del acto principal.

Berriak / Noticias, Catalunya atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

KONTZENTRAZIOA OTSAILAK 12 DE FEBRERO TELLETXE PLAZA (GETXO) 19:00

(En castellano más abajo)

KONTZENTRAZIOA

OTSAILAK 12 DE FEBRERO   TELLETXE PLAZA (GETXO)    19:00

Orain bai

Bai, orain kalera irten behar dugu, argi adierazi ez dugula epaiketa fartsa hau onartzen, hautestontziak jartzea ez dela delitua.

Bai, orain kalera irten behar dugu; ezin gara etxean gelditu dena erabakita dagoelakoan edo, azken finean, kalera irteteak ez duelakoan ezertarako balio.

Bai, orain kalera irten behar dugu, erabaki ahal izatea aldarrikatzen duten bi nazioren arteko elkartasuna erakutsi.

Bai, GU BETI KATALUNIAREKIN!

Otsailaren 17an 12:00etan MANIFESTAZIOA Donostian. Autobusa irtengo da.

Ahora sí

Sí, ahora hay que salir, decir alto que no aceptamos este juicio farsa, que poner las urnas no es un delito.

Sí, ahora hay que salir; no vale quedarnos en casa diciendo que, total, no va a servir para nada.

Sí, ahora hay que salir, expresar la solidaridad entre dos naciones que reivindican su derecho a decidir.

Y el 17 a las 12 en Donostia manifestación. Habrá autobús

Sí, ¡SIEMPRE CON CATALUNYA!

Berriak / Noticias atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

LLIBERTAT PRESOS POLÍTICS // PRESO POLITIKOAK ASKE // LIBERTAD PRESOS POLITICOS

(gazteleraz beherago)

Ondoan ikusten denez, arrakastatsua izan zen urtarrilaren 29an Erromon egindako ekitaldia. Arrakastatsua eta aberasgarria, bai ANCren ordezkariak (Bego eta Fanty) bai dokumentalak eta baita ere ondoko elkarrizketaren ekarpenengatik; non epaitu katalanen egoerarekiko kezka eta amorrua adierazteaz gain, zereginak ere zirriborratu genituen. Emango ditugu haien berri.

Horra adibide bat.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Agertuko diren deialdiez gain, Kataluniako Errepublikaren Consellaren partaidea
izateko gonbita luzatu ziguten hurrengo web edo emailearen bidez:

consell.republicat.cat

https://www.facebook.com/CatRepDigital/

catrepdigital@gmail.com

Valoramos positivamente el acto realizado en Romo el 29 de enero con un nutrido
grupo de asistentes. Interesantes tanto las aportaciones de los miembros de ANC (Bego
y  Fanty) como el documental sobre el 20S y las participaciones de los asistentes donde
además de manifestar la inquietud e indignación por el juicio a los catalanes se
esbozaron posibles formas de intervenir en la situación. Iremos dando cuenta de ellas.

Vaya, como muestra, la invitación  (ver imagen) a hacerse partícipe del Consella de la
Republica catalana por medio de los siguientes web y correo:

consell.republicat.cat

https://www.facebook.com/CatRepDigital/

catrepdigital@gmail.com

Berriak / Noticias, Catalunya atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

LLIBERTAT PRESOS POLÍTICS // PRESO POLITIKOAK ASKE // LIBERTAD PRESOS POLITICOS //

(abajo en castellano)

Kaixo!

Irailak 20, Kataluniak askatasunak galdu zituen eguna.

Horrela deitu diogu datorren asteartean, hilak 29an, antolatu dugun ekitaldiari, non 20-S dokumentala proiektatuko dugun (Erromo Kultur Etxea, 19:30).

Mediapro etxeak egin eta Jaume Roures zuzenduriko dokumentalak 2017ko irailaren 20an Bartzelonan, Guardia Zibilak Ekonomia Sailaren egoitza miatu zuenean, gertatutakoak errepasatzen ditu hainbat irudi eta iturriren bidez.

Dokumentala oso interesgarria da, erakusten baita zelan jokatu zuten laster epaitu nahi dituzten Kataluniako buruzagi sozial eta politiko independentistek eta desmuntatzen baitira haien aurkako akusazioak.

Ekitaldian, bestalde, Assemblea Nacional Catalana Euskal Herriko kide bat izango da orduko gertaerak eta laster izango diren epaiketak testuinguruan jartzeko.

Tripontzia zozketaren sari nagusia Getxon egokitu da

Lehenengoz eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu beste behin ere Gure Esku Dago-ri eman diozuen babes ekonomikoagatik (9.000 txartel baino gehiago saldu dira gure herrian!). Eta sari nagusia (60.000 euro) Getxon egokitu da, Itzubaltzetan!

Ikusi zenbaki saridunak eskubiko irudian.


20-S, el día que Catalunya perdió las libertades

Así hemos bautizado el acto que el próximo martes, 29 de enero, vamos a celebrar en la Erromo Kultur Etxea (19.30), un acto en el que proyectaremos el documental 20-S.

Este documental producido por Mediapro y dirigido por Jaume Roures repasa con decenas de fuentes visuales lo que pasó el 20 de septiembre de 2017, durante el registro de la Consejería de Economía, en Barcelona.

Se trata de un documental de alto interés ya que en él se muestra cuál fue la actuación de los dirigentes soberanistas de Catalunya que en breve tendrán que hacer frente a un juicio en Madrid.

En el acto, a fin de contextualizar los hechos de aquel día y el juicio, participará la Assemblea Nacional Catalana Euskal Herria.

El primer premio de Tripontzia toca en Getxo

En primer lugar, os queremos agradecer el apoyo económico que una vez más habéis dado a Gure Esku Dago (¡se han vendido más de 9.000 boletos en nuestro municipio!). ¡Y el primer premio (60.000 euros) ha tocado en Getxo, en Romo!

Ver números premiados en la imagen de la derecha.

Berriak / Noticias, Catalunya atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

2019 arrazoi erabakitzeko

Angel Oiarbide eta Jone Amonarriz – Gure Esku Dago

2019ko urtarrilak 5

Bost urteko zikloari amaiera eman dio Gure Esku Dago-k, eta, urte berria hastearekin batera, etapa berri bati ekingo diogu. Garai konplexu bezain interesgarri hauetan, herritarrok jokatuko dugun paperak zedarrituko du, hein handi batean, biharko etorkizuna. Horregatik, aurrerantzean pauso berriak emateko, ezinbestekoa izango da erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika sendo eta autonomo bat.ged_h_tinta 1
Demokraziaren aurkako haizeak indartzen ari dira mundu osoan, eskubide zibil eta politikoen, justiziaren, berdintasunaren eta askatasun demokratikoen kontrako haize atzerakoiak. Giza eskubideen aldeko haizeak ere badira, berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen alde jotzen dutenak, edota norbanako nahiz herrien burujabetza eta askatasunaren alde bultzatzen dutenak. Ikusi dugu, ordea, nola Kataluniaren askapen nahiari inboluzio demokratiko batekin erantzun zaion Espainiako estatu egituretatik.
Kataluniako prozesuak irakaspen demokratiko garrantzitsuak eman dizkigu eta argi dugu bertan gertatzen denak eta gerta daitekeenak eragina duela eta izan dezakeela gure bizimoduan eta gure etorkizunaren eraikuntzan. Horregatik, jarraituko dugu elkartasunaren eta elkarlanaren ildoa elikatzen, errepresioa salatu eta herritarren hitzean eta erabakian oinarritutako konponbidea babesten, Euskal Herriaren zein Kataluniaren auzia bideratzeko tresna ezinbestekoa dela uste dugulako.

 

Eskuin muturraren gorakadak abagune politikoa aldatu badu ere, gero eta argiago ikusten ari gara zein den gure bidea. Demokrazia, burujabetza eta askatasunaren bideak soilik eramango gaitu etorkizun hobe eta justuago batera. Testuingurua konplexua da, bai, baina, aldi berean, baditugu baikorrak izateko motiboak ere. Lehena eta oinarrizkoena: euskal herritarren gehiengoa (%66,8) erabakitzeko eskubidearen alde dago eta biztanleriaren bi heren horiek uste dute «printzipio demokratikoa» dela, Iparra Hegoa fundazioak eta Parte Hartuz ikerketa taldeak 2016an egindako ikerketa baten arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan, legebiltzarreko alderdien %75ek babesten dute erabakitzeko eskubidea. Autogobernu Ponentzian adostutako oinarrietan erabakitzeko eskubidea jaso dute bi alderdi nagusiek, EAJk eta EH Bilduk, eta Ahal Dugu-k bat egin du eskubide eta askatasunen atalarekin. Adostasun horretan, gainera, herritarrok sentitu dugu gai izan garela eragiteko; eta ondorengo faseei begira lan egingo dugu erabakitzeko eskubidearen inguruko adostasunari eusteaz gain, zabal dadin, herritarron gehiengoaren nahia delakoan.

Nafarroan erabakimen gehiagoren beharra mahai gainean da eta behar horri bide emateko aukerak zabaldu ahalko dira aldaketaren gobernuak aginteari eusten badio. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, aldiz, kultura demokratikoaren filosofia errotzen ari da herri ekimenen bidez; bakegileak eta Euskal Elkargoaren eraketa izan daitezke adibiderik ezagunenak eta berrienak. Elkargoari, gainera, aurrerapauso demokratikoak emateko aukera zabal dakioke erabakitzeko eskubideak hurrengo urratsetan.

Datozen hilabete edota urteetan Euskal Herriko lurraldeetan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko sor daitezkeen aukera guztietan eragingo dugu. Datozen hilabeteak gakoak izango dira eta bultzada soziala ezinbestekoa izango da, orain artean izan den bezala, aurrerantzean ere. Herritarrok erabaki politikoetan eragitea eta erabaki horiek babestea ezinbestekoa izango da, iraganeko aukera galduak errepika ez daitezen.

Gure Esku Dago-ren bost urteko ibilbide labur bezain emankor honek ezer erakutsi badio herri honi da bat eginda soilik lortuko dugula korapiloa askatu eta aurrera egitea, etorkizun hobe eta justuago baterantz. Herri libre bat izan nahi badugu, herri izan behar gara, herri bezala jardun, eta herri estrategia bat garatu. Horregatik, ahalduntze soziala eta erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko jendarte mailako indar bilketa izango dira aro berrirako ildo nagusiak, martxoaren 16an Bilbon aurkeztuko dugun bide orrian.

Aurrera egiteko, ordea, uste dugu garrantzitsua dela orain arte herritarrok emandako aurrerapausoen balioa azpimarratzea. Urte luzez gatazkatsua izan den gai bat bost urtean, normaltasunera ez ezik, agenda politikoaren erdigunera ere ekarri dugu, eta, gainera, zoru komun bat bilakatu da milaka eta milaka herritarrentzat; erabakitzeko eskubideak batu egin gaitu. Urtez urte, gero eta jende gehiago aktibatu eta mobilizatu da aldarrikapen honen eta kultura demokratiko berri baten alde. Iazko giza katean, esaterako, 175.000 lagunek eman genion elkarri eskua; azken mobilizazio horren harira, gainera, Herritarron Ituna landu dugu alor anitzetako eragile eta herritarrekin; 2019 arrazoi erabakitzeko jaso ditugu bertan eta egunetik egunera gehiago ari zaizkigu pilatzen. Halaber, Etxarri Aranatzen eta Arrankudiaga-Zollon abiatutako galdeketen ildoari jarraiki, bi urtean 208 herritan egin ditugu kontsultak estatus politikoari edo erabakitzeko eskubideari buruz; Euskal Herriko biztanleriaren herena bizi den eremuan, hiriburu bat barne —Donostia—. 1.061.058 lagunek izan dute botoa emateko aukera eta horietatik 218.248k hartu dute parte; %20,56k.

Eskozian izan ginen aldietako batean, esan ziguten demokrazia sendoetan ez dela hitz egiten edo eztabaidatzen erabakitzeko eskubideari buruz; XXI. mendeko demokrazia sendoetan erabaki egiten dela. Eta hori da guk nahi duguna: erabakitzea. Etorkizun hurbilean, Euskal Herriko lurraldeetan erreferendum bidez gure etorkizuna erabakitzea. Norabide horretan urrats berriak eta eraginkorrak egiteko asmoz ekingo diogu martxoan ziklo berriari. Eta bide horretan, guztiok gara ezinbestekoak. Elkarrekin, ezina, ekinez, egina.

Artikuluak atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Tripontzia azken egunak / Ultimos dias Tripontzia

🎥⬆ Urtarrilaren 21a bitartean, TRIPONTZIA saltoki, tabernetan eta Larunbatean 29an egurrdian Telletxen eskuragarri. Parte hartu gure zozketan, Euskal Herrikoan! .

El sorteo de Euskal Herria, el nuestro: TRIPONTZIA. Puedes obtenerlo en los comercios y bares de tu pueblo, hasta el 21 de enero y el sábado 29 en Telletxe al mediodía. ¡Compártelo!

Berriak / Noticias atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Quim Torra Euskal Herrian

Berriak / Noticias, Catalunya atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gure Esku Dago 🎗 Catalunya

TORRAk Oiarbideri adierazi dio EUSKAL HERRIRA etortzeko gogotsu dagoela. Lledonersen agurtu dute elkar, Govern erdia espetxeratu zutela URTEBETE ‼ dela, Espainiako estatutik iritsi diren zigor eskaerak salatzeko ekitaldian.

TORRA expresa a Oiarbide sus ganas de visitar el PAÍS VASCO. Se han saludado en el acto de Lledoners contra las acusaciones del estado español, el día que se cumple UN AÑO ‼ de prisión de medio Govern de Catalunya.

#LlibertatPresosPolítics🎗

Berriak / Noticias, Catalunya atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

GERNIKATIK MUNDUARI MEZUA

Ekiataldia prentsan — El acto en la prensa:  Naiz         Berria

Elkarretaratzea Getxon  / Concentración en Getxo

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Autobusas1AutobusakCas

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia | Posted on by | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Zorionak guztioi!!!! Aupa zuok !!!!!

2018ko Giza Kate arrakastatsua izan da ezbairik gabe.  Bioa mezutxo honetan argazki batzuen bilduma bat

La Cadena Humana del 2018 ha sido sin duda todo un éxito.  Abajo tenéis unos álbumes de fotos del día.

 

IMG_6668

Gure Esku Dago, giza katea 2018

 

 

 

Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ekainaren 10a, giza katea: argibideak Cadena humana, 10 de junio: instrucciones

 

Lehenengoz eta behin, eskerrik asko Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen parte izateagatik. En primer lugar, gracias por ser parte de la cadena humana organizada por Gure Esku Dago.
Irteera ordua Hora de salida
08:00-08:15 artean egon beharko dugu autobusetan. Irteera 08:30ean egingo da. Tenemos que estar en los autobuses entre 08:00-08:15. La salida se hará a las 08:30.
Nahitaezkoa da autobus-txartela eta katearen zapia eramatea. Es obligatorio llevar el billete de autobús y el pañuelo de la cadena.
Getxoren kilometroak Kilómetros de Getxo
Getxoren 3 kilometroak Altubeko mendatean daude (A-624 errepidean). Los 3 kilómetros de Getxo están en el puerto de Altube (en la carretera A-624).
Ez gara hara doan herri bakarra. Bera, autobus askok igaro beharko duenez ordainlekutik, txandaka irtengo gara autobus guztiak ordainlekuan ez pilatzeko. No somos el único pueblo que vamos a aquella zona. Como serán muchos los autobuses que pasarán por el peaje, saldremos por turnos para evitar atascos.
Irteera lekuak Lugares de salida
161 km-ra doazen autobusak Itzubaltzetatik (Erromako eskolak) irtengo dira; 162 eta 163 km-etara doazenak, Algortatik (Telletxe). Los autobuses que van al km 161 saldrán de Romo (de las escuelas); los que van a los km 162 y 163, de Algorta (Telletxe).
161. km K 161
Autobusak Erromoko eskoletatik irtengo dira. Los autobuses partirán de las escuelas de Romo.
162 km Km 162
Autobusak Telletxeko autobus geltokitik Zodiacos tabernaraino jarriko dira. Los autobuses estarán entre la parada de autobús de Telletxe y el bar Zodiacos.
Elkartzeko lekuak: metro geltokiaren edo Zodiacos tabernaren inguruak. Autobusetara hurreratuko dira Villamonteko igogailuaren eta Zodiacosen ondoan dauden pasabideetatik. Los lugares de concentración: junto a la estación de metro o junto al Zodiacos. Se accederá a los autobuses por los pasos de peatones del ascensor de Villamonte y del Zodiacos.
163 km Km 163
Autobusak (gazte kilometroa) hemen kokatuko dira: Telletxe eta Algortako etorbideko semaforotik Telletxeko autobus geltokiraino. Los autobuses aparcarán aquí: desde el semáforo entre Telletxe y la Avd. de Algorta hasta la parada de autobús de Telletxe.
Jendea Telletxe eta Algorta etorbidearen arteko semaforoan elkartuko da, handik sartzeko. La gente se concentrará junto al semáforo entre Telletxe y Avd. de Algorta, para acceder por allí.
Giza katearen ordua Hora de la cadena
Giza katea 12:00-12:30 artean da, baina askoz lehenago egon beharko dugu gure km-an. La cadena se hará de 12:00 a 12:30, pero tendremos que estar bastante antes en nuestro km.
Denbora luzea pasatuko dugu errepide ondoan (inguruan Bideko jatetxea baino ez dago) Deberemos esperar en nuestro km durante un buen rato (cerca solo está el restaurante Bideko).
Gomendioak Recomendaciones
Ez ahaztu: haur txikiek ere lotuta joan behar dute autobusean. Maxi-cosia edo antzeko aulkiak eroan beharko dira. Recordad: las niñas o niños pequeños también deberán ir atados en el autobús. Será necesario llevar un maxi-cosi o silla similar.
Gomendatzen dizuegu, batez ere adineko jendea edo umeak badaude, eroso egoteko materiala eramatea (aulki tolesgarriak, jateko edo edateko zerbait…). Os recomendamos, sobre todo si hay personas mayores o menores, que llevéis cosas para estar con comodidad (sillas plegables, algo de comer o beber…).
Itxaronaldia gozatzeko, animatzen zaituztegu animaziorako musika tresnak-edo eramatera (esku soinuak, gitarrak…). Para hacer llevadera la espera, os animamos a llevar instrumentos de música o animación (trikis, guitarras…).
Itzultzeko ordua Hora de vuelta
Katea amaituta, autobusak gure bila etorriko dira utzi gaituzten tokira. Finalizada la cadena, los autobuses nos recogerán en el sitio que nos hayan dejado.
Autobusek sartu-irten bat egingo dute Bilbon (jai giroa egongo da), gelditu nahi dutenak jaisteko, eta Getxora jarraituko dute zuzen. Los autobuses harán una rápida entrada en Bilbao (habrá ambiente festivo), y quien quiera podrá quedarse, y continuarán a Getxo.

 

Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Eman eskua etorkiZUnari! Eman izena! / ¡No lo dudes, dale la mano al fuTUro! ¡Apúntate!

“Gure Esku Dagok antolatutako kateak huts egiten du 16… kilometroan”
Imajinatzen duzu izenburu hori ekainaren 11ko egunkarietan? Ez dugu ezta pentsatu nahi.
Baina gerta daiteke. Nahikoa da 5-6 lagunek huts egitea kilometro bateko metroan katea ez lotzeko.
Horregatik zuregana jotzea pentsatu dugu: Agian bururatu zaizu zu ez zarela beharrezkoa, “Total, jende askok emango du izena eta bat edo bi gorabehera… Ni ez banoa ez da ezer gertatuko”.
Ez da egia: Kilometro bakoitzeko metroak lotzeko ZU ere behar zaitugu. Kateak ez du etorkiZUnik gutako bakoitza ez badago, ZU ez bazaude.   
Azken txanpan gaude. Oraindik ez baduzu izena eman, pentsatu apur baten zer dagoen jokoan, zer senti dezakezun ekainaren 11n prentsan titular hura aurkitzen baduzu.
Gure esku badago, hau izango da ekainaren 11ko titularra: “Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen aldeko inoizko mobilizaziorik handiena lortu du!”
Ez izan dudarik: eman eskua etorkiZUnari! Eman izena!
*****
“La cadena humana organizada por Gure Esku Dago se rompe en el kilómetro 16…”
¿Te imaginas ese titular en la prensa del 11 de junio? No queremos ni pensarlo.
Pero podría pasar. Es suficiente que 5 o 6 personas fallen en un kilómetro para que la cadena no se una.
Por eso nos dirigimos a ti, porque quizás hayas pensado que no eres necesaria o necesario, “Total va a haber un montón de gente y porque falten uno o dos… Si yo no voy no pasa nada”.
Pero no es verdad: Para unir los metros de cada kilómetro necesitamos que TÚ también estés. La cadena no tiene fuTUro si faltas TÚ.
Estamos en la última “txanpa”. Si todavía no te has inscrito piensa qué nos jugamos, piensa en lo que puedes sentir si el día 11 de junio te encuentras con ese titular.
Si está en nuestras manos, el titular del día 11 de junio será este: “Gure Esku Dago consigue la movilización más grande de la historia a favor del derecho a decidir”
¡No lo dudes, dale la mano al fuTUro! ¡Apúntate!
Galdeketa Getxo atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Giza katea, zalantzarik? / Cadena humana, ¿dudas?

Guk ez dugu dudarik, asko dago jokoan eta:
Testuinguru politiko garrantzitsu batean gaude: Eusko Legebiltzarra erabakitzeko eskubidea eztabaidatzen ari da etagarrantzi handia du herritarron mobilizazioak gure erakundeek gizartearen iritziaren tamaina aintzat har dezaten.
Kateak EAEko lurraldea bakarrik zeharkatuko du, lurralde bakoitzak bere erritmoa behar duelako, baina ez dugu Euskal Herri osoaren perspektiba galdu. Ekainaren 10eko katea ekitaldi nazionala da: Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ari gara!
Guztiz beharrezkoa da orain honelako mobilizazio bat egitea, bai aipatu ditugun arrazoiengatik, baina baita ere, mugimendu sozial guztietan bezala, une jakinetan berebiziko indarra hartu behar duelako mobilizazioak. Hauxe dugu une horietako bat: mobilizazio jendetsua osatu behar dugu Donostiatik Gasteizko Legebiltzarreko ateraino.
Gure herria dinamika indartsu eta emankorra eraikitzen ari da azken urte hauetan.
Ez utzi dinamika oraintxe erortzen!
Ez izan dudarik: eman eskua etorkiZUnari! Eman izena!
Adi: Ekainaren 10ean da katea, baina maiatzaren 31n parte hartuko duen jendea lotuta eduki behar dugu autobusak-eta antolatzeko.
*****
No le des más vueltas, nos jugamos mucho:
Estamos en un contexto político de gran importancia: el Parlamento Vasco está debatiendo sobre el derecho a decidir y lamovilización ciudadana es importante para que la institución tome en consideración la aspiración de la sociedad vasca.
La cadena solo recorre la CAPV, porque cada territorio tiene su propio ritmo, pero no hemos perdido la perspectiva de Euskal Herria en su conjunto. La cadena del día 10 de junio es una movilización nacional: ¡Estamos reivindicando el derecho a decidir de Euskal Herria!
Ahora es totalmente necesaria una gran movilización, por las razones que ya hemos dado y porque, como en todos los movimientos sociales,. Este es uno de esos: tiene que ser una movilización masiva desde Donostia hasta las puertas del Parlamento en Gasteiz.
Nuestro pueblo ha sido capaz de activar en los últimos años una dinámica fuerte y fructífera; no podemos perder fuerza justo ahora.
¡No lo dudes, dale la mano al fuTUro¡ ¡Apúntate!
Atención: la cadena es el 10 de junio, pero el 31 de mayo tenemos que saber cuántos vamos para organizar los autobuses.
Galdeketa Getxo atalean publikatua | Iruzkin bat utzi