

Gure Esku iniciará el próximo jueves un ciclo de charlas digitales.
Krisiak inflexio puntu izaten dira: aurreko ereduetan sakontzeko ala bide berriak hartzeko aukera. Norabide bat ala beste hartu herritarrok erabaki beharko genukeela sinestuta, Gure Eskuk Gelditu. Hausnartu. Erabaki. izenpetutako solasaldi digitalen ziklo bat martxan jarriko du apirilaren 23an.
Una crisis siempre es un punto de inflexión: una oportunidad para profundizar en los modelos anteriores o bien para tomar nuevos caminos. Desde el convencimiento de que la decisión de tomar una dirección u otra debe estar en manos de la ciudadanía, Gure Esku pondrá en marcha el día 23 un ciclo de charlas digitales bajo el lema Gelditu. Hausnartu. Erabaki. —Para. Reflexiona. Decide.—
OSTEGUNETIK HASITA, Gure Eskuren Youtube kanalean : http://labur.eus/67H1q
A PARTIR DEL JUEVES, en nuestro canal de Youtube: http://labur.eus/67H1q
Gelditu, hausnartu eta erabakiak hartzeko garaia
Gure Eskuk solasaldi digitalen ziklo bat martxan jarriko du datorren ostegunean.
KLIKA ARGAZKIAN PINCHA EN LA FOTO
IRAKURRI ETA SINATU LEE Y FIRMA
Erreferendumaren aldeko SINADURA BILKETA✍🏼 abiatu du Gure Eskuk hainbat eragile sozialekin elkarlanean,
La recogida de firmas ya está EN MARCHA✅. Podrán firmar todas las personas mayores de 16 residentes en EH; también la diáspora vasca. Aquí: https://hamaikagara.eus
HAMAIKA GARA🖐🏾 egitasmoarekin Ekintza kolektibo masibo bat eramango dugu aurrera, herritarron konpromisoak pilatu eta URRATS ERAGINKORRAK➡ egiteko. Herritarron garaia da. Indarrak batu eta aurrera egitekoa. 📲
SINATUeta ZABALDU: https://hamaikagara.eus – Hamaika Gara –
TRIPONTZIA hartzeko aukera duzue
Oportunidad de adquir TRIPONTZIA
Getxoko “Gure Esku” taldearen izenean Agur bero bat eta etorkizun hobeago baten alde egindako lan anitza eskertuz.
Desde la oportunidad que brinda este medio, quiero enviar un abrazo a la mujer, hijos y familia, de un gran hombre que nos ha dejado. Txolo Landaluze fue serio, coherente, emprendedor, optimista e impulsor de la cultura vasca y del euskera y de quien para no alargarme en adjetivos diré, que fue un placer conocerle.
Goian bego Txolo.
🗳 [ERREFERENDUMAREN ALDEKO HERRI EKIMENA] 🤚🏼
Erreferendumaren aldeko herri ekimenaren egitasmoa aurkeztu dugu prentsaren aurrean.
ZER DA?
– Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko konpromiso pilaketa🖐🏾 masibo bat.
– Sinadura bilketa✍🏼 ardatz izango duen mobilizazio-aldia.
– Mota guztietako eragile eta herritarren topalekua👥
NOIZ IZANGO DA?
2020ko maiatza eta ekaina bitartean izango da mobilizazio aldia; hilabete inguru iraungo du. Prozesua, dena den, duela hilabete asko abiatu genuen. Erronka kolektibo👭👫👬 honetara batzera animatzen zaitugu!
Burujabetzaren bidean aurrera goaz.
EGIN ZAITEZ BAZKIDE! 🌊#EgizuPosible plaza.gureesku.eus
———————————
Hemos presentado ante la prensa la iniciativa ciudadana por el referéndum.
¿QUÉ ES?
Una masiva suma de compromisos🖐🏾 en favor de poder decidir vía referéndum.
Una movilización que tendrá como eje una recogida de firmas✍🏼
Un espacio en común entre diferentes entidades y personas.
¿CUÁNDO SE VA A REALIZAR?
La movilización tendrá lugar el próximo año, durante alrededor de un mes entre mayo y junio. Aunque el proceso está en marcha desde hace meses. Te animamos a que te sumes a este reto colectivo 👫👭👬
Hoy, más que nunca, es el momento de aferrarnos a nuestras reivindicaciones.
¡ASÓCIATE A GURE ESKU! 🌊#HazloPosible plaza.gureesku.eus
PRENTSA ALBISTEAK // NOTICIAS EN LA PRENSA
💻 GURE ORRIAN: http://labur.eus/CbpPQ
💻 BERRIAN
💻 DEIAN
💻 NAIZEN
Demokrazia Baiko kideak, atzo, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
zitegi Gorenak ebatzi berri duen epai larria arbuiatu egiten dugu, eta izutu egiten gaitu». Horrela dio Demokrazia Baik atzo Donostian aurkeztu zuen adierazpenak, eta Euskal Herriko hainbat erakunde eta alderdi politikotako kideen babesa jaso du.
Epai hori ebatzi duten epaileak «zuzenbidearen historiako ohoregabedunen kapituluan» agertuko direla baieztatu dute. Aldi berean, sedizioa eta dirua bidegabeki erabiltzea egozten dieten buruzagientzat amnistia eskatu eta libre uzteko galdegin dute, «Kataluniako Parlamentuaren gehi-engoa eta duintasun demokratikoa ordezkatzen dituztelako». Herritarrek emandako agindua «modu baketsuan eta bide instituzionalei jarraituz» bete zutela gaineratu dute.
Azaldu dutenez, epai «zentzagarri» bat eman nahi izan dute, etorkizuneko balizko prozesu demokratikoei begira egindakoa. Salatu dute Kataluniako independentismoa «terrorismoarekin eta bortizkeriarekin» lotu nahi dela, «modu faltsu eta interesatuan». Pedro Sanchezekin ere kritiko agertu dira: «Sanchez presidenteak nahi duena da katalanismo politikoaren irudi demokratikoa eta baketsua zikintzea, Kataluniako herritarren gehiengoaren zati bat izutzea eta epaiaren aurkako mobilizazioak kikiltzea». Gaineratu dute desagertu egin direla «elkarrizketarako edo proposamen eraikitzailerako zantzuak», eta «polizia errepresioa zein errepresio judiziala lehentasunezko argudio» bilakatu direla.
Astearte gauean izandako protestei erreferentzia eginez, azaldu dute «Kataluniako prozesu guztiaren bertuterik handiena mugimendu baketsua» izatea dela.
Demokrazia Baik esan du ez dagoela antzeko epairik Europako Batasunean, eta «Euskal Herriko jendarte demokratikoa» Espainiako Estatuaren aurrean «kontzientzia kritikoa azaltzera» bultzatu dute. «Sententzia politikoa da, eta tribunala barregarri geratu da, epaia aho batez onartu nahi izan duelako», esan dute Donostiako agerraldian.
Sinatzaileen aniztasuna
Ados daudela agertu dutenen artean hainbat alderdi politiko, sindikatu eta erakundetako ordezkariak daude, PSOEko Bizkaiko gobernadore zibiletik hasi eta HBko legebiltzarkide ohietara. Tartean daude Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak, EAko legebiltzarkide ohia, EHUko katedradun emerituak, Egin-eko zuzendari ohia eta Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendariorde ohia, Elkarrekin Podemoseko senatari ohia… Besteak beste, hauek dira Demokrazia Bairen agiriarekin ados agertu direnak: Juan Jose Ibarretxe, Karlos Garaikoetxea, Nekane Altzelai, Ramon Zallo, Xabier Oleaga, Esther Larrañaga, Manuel Diaz de Rabago, Javier Madrazo, Rafa Diez Usabiaga, Miren Azkarate, Josetxo Arrieta, Iñaki Zarraoa, Francisco Javier Caballero, Daniel Arranz, Txutxi Ariznabarreta, Carlos Etxeberri eta Jesus Uzkudun.
Guztiek epai «gaitzesgarriaren» aurka mobilizatzeko deia egin dute; bereziki, Gure Esku-k larunbaterako Donostian antolatu duen manifestaziora joateko eskatu dute, eta baieztatu dute han izango dela, besteak beste, Karlos Garaikotxea.
Demokraziaren aurkako eraso larria da gaur Espainiako Auzitegi Gorenak jakinarazi duen epaia. 9 eta 13 urte arteko espetxe zigorra ezarri die, orotara, urriaren 1eko erreferendumarengatik bidegabeki akusatutako Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranistei.
Epaia ez ezik, prozesu judiziala bera ere ez da justua izan; arbitrariotasunez beteta izan da,
funtsik gabeko akusazioetan oinarritu da, eta behin-behineko espetxealdiarekin presoen
eskubideak urratu dira, Nazio Batuen Erakundeko Atxiloaldi Arbitrarioei buruzko lan taldeak salatu duenez. Horregatik, epaiketa politiko honen amaiera justu bakarra absoluzioa zela ozen aldarrikatu dugu hilabeteotan Kataluniako, Euskal Herriko eta Espainiako zein, oro har, nazioarteko milaka ahotsek; baina hilabete luzeetan aurreikusi duguna berretsi du Espainiako estatuak: larrialdi demokratiko batean gaude.
Nos encontramos en medio de una crisis democrática de alta intensidad. La sentencia que ha anunciado hoy el Tribunal Supremo es un ataque grave contra la democracia. Y es que, esta sentencia condenatoria ha abierto una gran puerta a la criminalización de los derechos fundamentales como el derecho de manifestación, el derecho de reunión, la libertad de expresión, el derecho a voto o el derecho a la autodeterminación. Es inaceptable. El ejercicio de derechos fundamentales nunca puede convertirse en delito. Al contrario, su ejercicio ha de estar protegido por los poderes públicos.
Erreferenduma kriminalizatu du Espainiako Auzitegi Gorenaren epai honek. Ez gaude ados. Erreferenduma tresna demokratikoa da, herri edo komunitate baten etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko balio duena. Etorkizuna erreferedum bidez erabakitzea
eskubide demokratiko bat da. Euskal Herrian, legeztatuta ikusi nahi dugu, eta
erabili nahi dugu.
Izan ere, etorkizuna erreferendum bidez erabakitzearen aldeko herri ekimen bat lantzen ari gara hainbat eragile, erabakiaren bidea ireki nahi dugulako. Horregatik diogu, ebazpen
honen aurrean, gure helburua berretsi baino ezin dugula egin: gure etorkizuna
erreferendum bidez erabaki nahi dugu, eta hori lortzeko bidean ez dugu atzera
egingo. Horregatik, erreferendumaren aldeko herri ekimena lantzen ari gara, eta
aurrera jarraituko dugu: aurrera egingo dugu herri gisa, eta aurrera, beti, Kataluniarekin.
Decidir el futuro a través de un referéndum es un derecho democrático. Por lo
que, aquí, en Euskal Herria, también lo queremos legalizar y utilizar. Precisamente,
porque queremos abrir el camino hacia la decisión, estamos inmersos en la organización de la iniciativa ciudadana por el referéndum. Y, por ello, esta resolución no hace más
que reafrmarnos en nuestras convicciones: queremos decidir nuestro futuro vía
referéndum, y en esa dirección no daremos ni un paso atrás.
Zigor epai honekin, Altsasuko gazteen aurkako sententziaren, errepresioarekin eta 155.
artikulua ezartzearen mehatxuarekin beldurturik nahi gaituzte, etsirik, burujabetza asmoak lortzeko itxaropenik gabe. Baina oker daude. Gure etorkizunaren jabe izan nahi dugu, zilegi delako, eskubide demokratiko bat delako. Ez izan zalantzarik, bidea irekiko diogu erabakitzeko eskubideari, gure estatus politikoa libre eta demokratikoki
erabakitzeari. Aurrera egiteko ilusioa eta determinazioa dugu.
Injustizia baten aurka, eta oinarrizko eskubideen alde mobilizatu gara gaur. Erreferendumaren kriminalizazioaren aurka, eta herrien eskubide kolektiboen alde. Errepresioaren bidearen aurka, eta elkarrizketa eta konponbide politikoaren alde. Gaur mobilizatu gara, eta mobilizatzen jarraitu beharko dugu. Datorren larunbatean, urriaren 19an, manifestazio nazionala egingo dugu Donostian, auziko presoen askatasunaren alde, oinarrizko eskubideen alde eta herrien eskubide kolektiboen alde. Elkarrekin Kataluniarekin bat eginik.
El próximo sábado, 19 de octubre, tendrá lugar en Donostia una manifestación
nacional en la que reivindicaremos la libertad de las presas y presos políticos catalanes y
defenderemos nuestros derechos fundamentales.
Por último, les mandamos toda nuestra solidaridad, apoyo y calor a quienes están
sufriendo las consecuencias de esta injusticia y a sus familiares. Un fuerte abrazo.
Os queremos libres.
Eta besarkada estu bat ere Altsasuko gazteentzat eta haien senideentzat. Altsasukoak ere
aske nahi zaituztegu! Nahikoa da!
Bidegabekeriaren aurrean, beti elkartasuna. Oztopoen aurrean, irudimena eta ahalegin
kolektiboa.
Erreferenduma ez da delitua.
Defenda dezagun gure erabakitzeko eskubidea.
Gure esku dago.
Epaia jakinarazten duten egunean, ELKARRETARATZEAK egingo ditugu herrietan / CONCENTRACIONES en los pueblos el día en que se de a conocer la sentencia del procès.
Atzeratua
Zoritxarrez, Hitzen jaialdia egin behar zen aretoko arazo teknikoengatik, atzeratu behar izan dugu ekainaren 23an egin behar genuen ikuskizuna.
Aurrera begira
Gure asmo irmoa da jaialdia aurrerago egitea (uda ostean) eta ahalegin guztia egingo dugu hitza zuen aurrean beste behin azaltzeko, zuri eta lanean ibili diren guztiei zor dizuegulako.
Dirua bueltan
Sarrera erosita zeneukatenei atzera itzuliko zaizue dirua, sarrerak salgai zeuden toki eta orduetan edo gurekin harremanetan jarrita gureeskudagogetxo@gmail.com
Posible egingo dugu
Gure esku dago eta
Aplazado
Desgraciadamente, Gure Esku se ve obligada a aplazar el Festival de la palabra por problemas técnicos en la sala en la que se iba a celebrar el acto del día 23.
Seguiremos trabajando
Nuestra intención es realizar el acto (tras el verano) y vamos a empeñarnos en celebrar una y otra vez el valor de la palabra, os lo debemos a ti y a todas las personas que han trabajado en este proyecto.
Devolución del dinero
A las personas que ya habían adquirido la entrada se les devolverá el dinero en los lugares y horas en las que estaba programada la venta o poniéndose en contacto con Gure Esku en esta dirección, gureeskudagogetxo@gmail.com.
Lo haremos posible
Gure esku dago
Hemen duzue EAEko Legebiltzarrak Autogobernu Berrirako adostu dituen Oinarriak. Zer esanik ez dago berebiziko garrantzia duen textu hau aztertu, eztabaidatu eta bozkatu baino lehen ezagutu behar dela. Horretarako argitaratzen dugu. Ikusi eta jeitsi nahi badituzu egin klick ondoko irudian.
Es indudable la importancia que para Euskalherria tiene la aprobación en el Parlamento de la EAE de las Bases para un Nuevo Autogobierno. Es por ello, y para que antes de votar las leamos ydebatamos, por lo que las publicamos aquí. Pincha para ello en la imagen de al lado.