Estatus berria eta alderdien trilema // Nuevo estatus y trilema de partidos

Jon O. Urain. Berrian 2021eko uztailak 6

Euskal Herrian, amaitu zen alarma egoera hegoaldean, aurrera doa txertaketa, eta neurri batean koronabirusak inposatutako agenda lekua uzten ari zaie gaitzaren kudeaketaz haragoko gaiei. Pandemia beheranzko joeran eta Katalunian indultuak emanda, badirudi estaturik gabeko nazioen auziak udaberri zapore edo koloreko udazken bat izan dezaketela. Eta Nafarroaren estatus politikoari buruzko eztabaida noiz zabalduko zain, badirudi Eusko Legebiltzarrak udazkenean berrekingo diola azken bi legealdietan abiatutako lanari.

Marc Sanjaume politologo katalanak Eskoziako SNPren ibilbideari buruzko liburu interesgarri bat argitaratu du azken asteetan. Haren tesietako bat da SNPren hiru helburuk trilema bat osatzen dutela eta hiruren arteko oreka zailean mugitzen dela Eskozia gobernatzen duen alderdia: gobernatzea, babesak lortzea —indarrak metatzea— eta estatu independente bateranzko pausoak ematea. Adibidez: arreta guztia agenda independentistan jartzen duen gobernu batek babesak gal ditzake, eta, beraz, baita gobernua ere; edo gobernabide hutsean zentratzen denak arriskua du independentzia alde batera utzi, babesak galdu, eta, azken batean, gobernua bera galtzeko. Hiruren kudeaketan datza arrakasta.

Alderdiak ari dira posizioak finkatzen. Espainian, Pedro Sanchez gobernuburuak esana utzi du ez duela sekula autodeterminazio erreferendumik onartuko, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren estatus politikoari begira, PSE-EEk eta PPk asteburu honetan bertan adierazi dute beren ikuspegia: Gernikako Estatutuaz haragoko autogobernu bat planteatzea «debate identitarioa» sustatzea litzatekeela eta herritarrak ez direla egunero esnatzen estatus berrian pentsatzen —pentsa liteke, Espainiaren lurralde batasunean pentsatzen jaikitzen ez diren neurri berean—.

Azken egunetan, ordea, udazkenetik aurrera izan dezakeen estrategiaren ezaugarriak azaldu ditu EAJk ere. Luzaroan gaiaz hitzik egin gabe egon eta gero, buruzagi jeltzaleak egunero irten ziren hedabideetan ekainaren 24tik 27ra, estatus berriari buruzko titularrak nabarmentzen, eta Andoni Ortuzarrek Euskadi Irratian eta El Diario Vasco-n zedarritu zituen Eusko Alderdi Jeltzaleak helburu gisa jarri dituen zutabe nagusiak: nazio aitortza, Espainiako Estatuarekiko aldebikotasun harremana eta berme sistema bat gatazkak konpontzeko. Alde batera utzita nazio aitortza hori zer terminotan garatu daitekeen —ondorio politikorik gabeko aitortza kultural bat defendatu izan du PSE-EEk—, aldebiko harremana nola mamituko litzatekeen edota egungo eredu autonomikoak zenbaterainoko marjinak eskaintzen dituen berme sistema bat ezartzeko, moldaketa bat dago diskurtso jeltzalean: erabakitzeko eskubidetik erabakitzeko gaitasunera: orain arte, bigarrena lehenari lotuta, baina, azkenaldian, bereizita.

Bozketa usaina darion kontzeptua izan daiteke erabakitzeko gaitasunarena, baina lotura handiagoa izan dezakeena quantum konpetentzialaren zabalkunde batekin eta autogobernu tresnetan sakontzeko ideiarekin. EAJk, ordea, bere planteamendutik kanpo uzten du erabakitzeko eskubidea, akademikoki onartuen dagoen terminoetan: lurralde jakin bateko herritarrek daukaten eskubidea prozedura demokratiko baten bidez beren estatus politikoa birdefinitzeko borondatea adierazi eta gauzatzeko; baita estatu independentea osatzeko ere. «Irteera» mekanismo bat, «egokitzapena» egokia ez balitz. Euskal Herrian, %70ekoa da kontsentsu hori; nekez aurkituko da arlo horretan adostasun politiko zabalagorik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Horretan datza EAJren trilema eta Gure Esku-k eta Hamaika Gara-k larunbatean ezarritako «lerro gorriaren» garrantzia; erabakitzeko eskubidearen inguruko adostasun sozialaren zabaleran eta hura urratzearen kostuan. Zein litzateke EAJk —edo EH Bilduk, gobernuan balego— babes sozialaren arloan ordaindu beharreko prezioa estatus politikoari buruzko erreferendum baten aukera alde batera utziko balu? Erabakitzeko eskubidea ez arautzeko kostuak zenbateraino igoko luke erdibideko proposamen batek jaso beharreko edukien langa? Mugimendu subiranistaren mobilizazio gaitasunak eta hark planteatutako marra gorriaren babes sozialak izango dute zeresana. Udazkenetik aurrera.

Mugimendu subiranistaren mobilizazio gaitasunak eta hark planteatutako marra gorriaren babes sozialak izango dute zeresana. Udazkenetik aurrera.

El politólogo catalán Marc Sanjaume ha publicado en las últimas semanas un interesante libro sobre la trayectoria del SNP escocés. Una de sus tesis es que tres objetivos del SNP forman un trilema y se mueve en un difícil equilibrio entre los tres el partido que gobierna Escocia: gobernar, obtener apoyos –acumular fortunas– y dar pasos hacia un Estado independiente. Por ejemplo: un gobierno que pone toda la atención en la agenda independentista puede perder apoyos y, por tanto, también gobierno; o quien se centra en el mero gobierno corre el riesgo de abandonar la independencia, perder apoyos y, en definitiva, perder el propio gobierno. El éxito radica en la gestión de los tres.

En el País Vasco, se acabó el estado de alarma en el sur, avanza la vacunación y en parte la agenda impuesta por el coronavirus está dejando espacio a temas más allá de la gestión de la enfermedad. Con la pandemia a la baja y los indultos en Catalunya, parece que la cuestión de las naciones sin estado pueden tener un sabor o un otoño de color primaveral. Y a la espera de que se abra el debate sobre el estatus político de Navarra, parece que el Parlamento Vasco reanudará en otoño el trabajo emprendido en las dos últimas legislaturas.

Los partidos están fijando posiciones. En España, el presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha dejado dicho que nunca aceptará un referéndum de autodeterminación y, de cara al estatus político de la Comunidad Autónoma Vasca, el PSE-EE y el PP han expresado este mismo fin de semana su visión de que plantear un autogobierno más allá del Estatuto de Gernika sería promover un “debate identitario” y que los ciudadanos no se despiertan todos los días pensando en el nuevo estatus –se podría pensar, en la misma medida en que no se levantan pensando en la unidad territorial de España–.

Sin embargo, en los últimos días, el PNV también ha explicado las características de la estrategia que puede tener a partir de otoño. Tras mucho tiempo sin hablar del tema, los dirigentes jeltzales salieron todos los días en los medios del 24 al 27 de junio destacando los titulares sobre el nuevo estatus, y Andoni Ortuzar ciñó en Euskadi Irratia y El Diario Vasco los principales pilares que el Partido Nacionalista Vasco ha puesto como objetivo: el reconocimiento nacional, la relación de bilateralidad con el Estado español y un sistema de garantías para resolver los conflictos. Independientemente de en qué términos pueda desarrollarse ese reconocimiento nacional –un reconocimiento cultural sin consecuencias políticos–, de cómo cuajaría la relación bilateral o de cuánto margen ofrece el actual modelo autonómico para establecer un sistema de garantías, hay una adaptación en el discurso jeltzale: del derecho a decidir a la capacidad de decidir: hasta ahora, el segundo vinculado al primero, pero últimamente, por separado.

El de la capacidad de decisión puede ser un concepto que huele a votación pero que puede estar más relacionado con una difusión del quantum competencial y con la idea de profundizar en las herramientas de autogobierno. El PNV, sin embargo, excluye de su planteamiento el derecho a decidir en los términos más aceptados académicamente: el derecho de los ciudadanos de un determinado territorio a expresar y ejercer su voluntad de redefinir su estatus político mediante un procedimiento democrático; así como a formar un Estado independiente. Un mecanismo de “salida” si la “adaptación” no fuera la adecuada. En el País Vasco, este consenso es del 70%; difícilmente se encontrará un consenso político más amplio en esta materia en Álava, Bizkaia y Gipuzkoa.

En ello radica el trilema del PNV y la importancia de la “línea roja” establecida el sábado por Gure esku y Hamaika Gara; en la amplitud del consenso social en torno al derecho a decidir y en el coste de su transgresión. ¿Cuál sería el precio que el PNV -o EH Bildu, si estuviera en el gobierno- pagaría en materia de protección social si abandonara la posibilidad de un referéndum sobre el estatus político? ¿Hasta qué punto el coste de no regular el derecho a decidir elevaría la barrera de los contenidos que debe contener una propuesta intermedia?

La capacidad de movilización del movimiento soberanista y el apoyo social de la línea roja planteada por él tendrán algo que decir. A partir de otoño.

Post hau Berriak / Noticias, Zergatik? Zertarako? atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s