ESKOZIAKO PROZESU INDEPENDENTISTA. GIZARTE MUGIMENDUA

Jon O. Urain –2021eko urriak 31 – Edinburgo (1. zatia / corte 1)

En Escocia contemplan la posibilidad de celebrar un segundo referéndum de independencia, después de la victoria del unionismo en 2014. Desde entonces, sin embargo, ha cambiado el movimiento social soberanista: cada vez es más autónomo de los del SNP. El gran debate es cómo responder a la negativa de Londres. (Video de introducción). (Gaia kokatzeko bideoa).

Bigarren independentzia erreferenduma egiteko aukerari begira daude Eskozian, 2014koan unionismoak irabazi eta gero. Harrezkero, ordea, aldatu egin da gizarte mugimendu subiranista: SNPkoengandik gero eta autonomoagoa da. Eztabaida nagusia da nola erantzun Londresen ezezkoari.

Zazpi urte bete berri dira Eskozian independentzia erreferenduma egin zutenetik, eta, gaur-gaurkoz, agenda politikoaren lehen lerroetan dago bigarren galdeketa egiteko perspektiba. Badira desberdintasun batzuk 2014koaren eta 2023rako iragarritakoaren artean —besteak beste, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa kontsulta egitearen aurka dagoela—, baina horien artean esanguratsuenetako bat da mugimendu subiranistan eta, batez ere, independentziaren aldeko gizarte mugimenduan sortu den aniztasuna, ugaritzea.

Gutxi-asko, hiru eragilek gorpuztu zuten baiezkoaren aldeko mugimendua duela zazpi urte; SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren gidaritzapeko Yes Scotland kanpainak zuzendu zuen eztabaida, eta Radical Independence Campaignek ezkerretik indartu zuen baiezkoaren aldeko diskurtsoa. Horiez gain, pisu esanguratsua izan zuen egun indarrean segitzen duen Independentziaren Aldeko Emakumeak elkarteak ere. Jim Sillars 1990ean SNPko buruzagiaren ondoko izandakoak azaltzen du In place of failure liburuan (Porrotaren lekuan): SNPk berak finantzatu zuen Yes Scotland, eta, oro har tokian tokiko taldeek alderdi atxikimendurik ez bazuten ere, maila nazionalean SNPk izan zuen lidergoak itzalean utzi zuen subiranismoaren aniztasuna. Hori izan zen mugimenduaren «ahulezia», Sillarsen hitzetan.

Gaur egun, eskema hori ugaritzearekin batera, deszentralizatu egin da, eta, neurri batean, kontrol politikotik aldendu. Yes Scotland zena desaktibatu egin da, edo neurri batean sare sozialetan independentzia sustatzeko datuak eta informazioak ematera mugatu. Aldi berean, talde ugari sortu dira 2014az geroztik, eta horietako batzuk jada ez daude SNPren estrategia politikoaren esanetara, haren kontra ez badaude ere. Makina elektoral eraginkorra da oraindik ere SNP, aurtengo maiatzeko hauteskundeek erakutsi zutenez —Eskoziako Parlamentuko 129 ordezkarietatik 64 lortu zituen—, baina, gizarte mugimenduaren barruan, estrategia eta interes ezberdinak bizi dira oraintxe elkarrekin.

Kalean sumatu daiteke hori; irailaren 18an, independentzia erreferendumaren zazpigarren urteurrenean, Ekintzarako Egun Nazionalera deitu zuen Sinetsi Eskozian plataformak; tokiko 112 taldek mobilizazio mota diferenteak prestatu zituzten, nagusiki eskuorriak banatzera eta zalantzatiak edota independentziaren aurka jarrera oldarkorrik ez daukatenak konbentzitzera bideratuta. Pedagogia egiteko plataforma bat da, nagusiki.

Gordon MacIntyre-Kemp ekonomistak sortu zuen Believe in Scotland, aurrez Glasgowko Merkataritza Ganberan ari zela sektore ekonomiko batzuek independentziaren inguruan zuten jarrera ezkorra edo kezkatia ikusi eta Bussiness for Scotland think tank-a sortu eta gero. Orain, 47 langile ditu plataforman, tokiko taldeak koordinatzen, elkarren artean harremanetan jartzen eta, batez ere, baliabide materialak ematen. Horixe izan zen mugimendua sortzeko arrazoietako bat: 2014ko bozketaren aurreko asteetan antzeman zuela zenbait taldek ez zutela baliabiderik kanpaina egin ahal izateko, eta inork ez zituela materialez hornitzen.

«Ongizatea» ardatz

Independentziari buruzko eztabaida parametro ekonomikoetan mugitzen da, eta diskurtso independentistaren ahaleginak bide horretan doaz, MacIntyre-Kempek dioenez; Eskozia independente batek izango lituzkeen baliabideak nabarmentzean eta horiek justuago banatuko direla hitzematean: «Gure mezu nagusia zera da: mundu garatuko pentsio okerrenak dauzkagu azken irabazien portzentajeari dagokionez. Esaten ari garena da ezin duzula pentsio duin bat izan estatuaren pentsioaren arabera bizi bazara. Pentsioak astean 200 libera handitzea proposatzen ari gara. Londresek murrizketak egin ditu pentsioetan, eta gure dirua Londresera doa». Gai hori giltzarri iruditzen zaio, 2014ko erreferendumean adinaren arabera egon zen boto joerari erreparatuta: «16 eta 25 urte bitartekoen artean, baiezkoa %76ra iritsi zen. Baina ezezkoa %70koa zen 65etik gorakoen artean». Pentsioak kobratu ezinaren beldurra haizatu zuen unionismoak 2014ko kontsultaren atarian.

Beldur hori, ordea, datuekin uxatu nahi du Eskozian Sinetsik: besteak beste, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen datuen arabera, Erresuma Batuak zeukan pentsioen ordezkapen tasa garbia —azken soldataren zenbateko ehunekoa jasotzen den pentsio publiko bidez— %29 zen 2016an, eta Europako Batasunaren batezbestekoa %70,5 zen. 2017an, berriz, Eskoziako pentsiodunen %17 zeuden pobrezia erlatiboan —Europako Batasuneko batezbestekoa %14 zen—.

Ez alferrik, Independentziaren Aldeko Pentsiodunak dira azken urteetan nabarmendu diren taldeetariko bat. Daniel Laurie kideak azaldu dizkio BERRIAri taldearen izatearen arrazoiak: «Gizarteko talde txiroenetako bat gara; zibilizazio esaten zaien mendebaldeko herrialdeetako pentsiorik apalenak dauzkagu. Eta, oroz gain, zahartzen ari gara, eta nahi dugu pertsona guztiak zaintzen dituen herrialde batean bizitzea hurrengo belaunaldiak; Eskozia independente batean».

Gogoeta ekonomikoetan, estatu berriaren bideragarritasuna izaten da sarri eztabaidagaia; diru propioa jaulkiko duen, enpresa handiek ezegonkortasunetik ihes egingo duten… «Herrialde guztiek daukate diru propioa, inoizko gauzarik errazena da hori; Estoniak sei astean sortu zuen. Galdetu beharrekoa da zergatik bizi diren pentsiodunak pobrezian. Gu orain ari gara ikasten nola egin kanpaina; elkarrizketaren dinamika aldatzen ari gara». Horregatik, «ongizatea» eztabaidaren erdigunean kokatu nahi du MacIntyre-Kempek: «Ongizatea ez da ezkerrekoen edo eskuinekoen zerbait, eta guk hori darabilgu. Nahi dugu eskuineko jendea ere guregana batzea. Kontserbadoreak ere konbentzitu ditzakegu ongizateari buruzko gerturatze batekin, baina ez ezkerreko batekin».

%50a nola gainditu

2014ko erreferendumean, %45ean geratu zen Eskozia estatu independente izatearen aldeko aukera; ezezkoa baino hamar puntu gutxiago izan ziren, baina, eguna gerturatu ahala, bi aukeren arteko aldea txikituz joan zen: independentismoa %27aren inguruan zegoen erreferendumera deitu aurretik. Orain, inkestek parean jarri ohi dituzte bi aukerak, eta aipatu ohi da 2014ko %45 hura, sabaia baino gehiago, zorua izan zela. MacIntyre-Kemp: «Lehen erreferendumaren aldean, aldaketa nagusia da laboristak indartsuak zirela; urteetan, Eskoziako politikan nagusi izan dira, eta ezezkoaren aldeko kanpainaren lidergoa izan zuten; kontserbadoreak atzean geratu ziren. Orain, laboristek diote geratzeko Erresuma Batuan, federalismoa hitzematen dutela; baina ez daude guri ezer eskaintzeko posizioan».

Europako herrialde ugaritan sozialdemokraziak izandako gainbeheraren Eskoziako aldaera —eta Britainia Handikoa— da laborismoaren apaltzea, eta horrek kontserbadoreen esku utzi du oposizioaren egiteko nagusia. Horrek, era beren, eragina izan lezake erreferendumaren kanpainan, MacIntyre-Kempen hitzetan: «Kontserbadoreen, laboristen eta liberal-demokraten batasuna amaitu da, eta orain kontserbadoreek izan behar dute ezezkoaren lidergoa. Eta hori desastre bat da ezezkoaren aldeko kanpainarentzat. Jada ez dago Better Together-ik [Hobe elkarrekin. Hala izena zuen unionismoaren kanpainak 2014ko erreferendumean]».

Galdeketa belaunaldi oro

Kanpaina egiteko, ordea, erreferendumak deituta behar du, eta hori bera eztabaidagai bihurtu da. Batetik, oraindik datarik ez zehazteak SNPri modua ematen diolako luzamendutan aritzeko; 2023 amaierarako iragarri du, COVID-19aren izurria erabat gaindituta baldin badago. Alba Alderdiak, ordea, berehala abiatu nahi ditu erreferendumari buruzko negoziazioak Westminsterrekin, eta, hain justu, hor dago arazoaren gakoa: Boris Johnson lehen ministroa oraingoz ez dagoela prest bigarren independentzia erreferenduma onartzeko. Denborari begira, badirudi Eskoziako Gobernuaren jokabidearekin ados daudela eskoziarrak: Scottish Election Study azterketaren arabera, SNPren eta Berdeen jarraitzaileen aukera gogokoena da erreferenduma bi eta bost urte bitarteko epean egitea, eta bi alderdi horiek osatzen dute gobernua, gehiengo absolutuarekin. Albakoen lehen aukera da, berriz, «lehenbailehen» bozkatzea.

Kontua da gisa horretako bozketa bat noiz egingo den eta Westminsterrek luzaroan uko egin diezaiokeen. Jakina da Johnsonen iritzia: independentzia erreferendum bat «belaunaldi bakoitzean» egin litekeela, ez sarriago; egiaz, Johnsonek badu aitzakia: 2014ko kontsultaren atarian, Alex Salmond orduko lehen ministroak eta Nicola Sturgeon lehen ministroaren ondoko eta egungo lehen ministroak eurek argudiatu zuten «bizitzan behin» izaten zen aukera zela. Haatik, gauzak aldatu dira harrezkero: brexit-ak eta Eskoziak, kontra bozkatu arren, bere burua Europako Batasunetik kanpo ikusteak zeharo aldatu du jokalekua, eta SNPk, 2014ko afiliazio hazkunde ikusgarriaz gain, aise irabazi ditu hauteskunde guztiak, programan bigarren erreferendumaren promesa jasota.

Eskoziako eta Erresuma Batuko gobernuek 2012ko urrian sinatu zuten Edinburgoko Hitzarmena, erreferendumaren xehetasun batzuk adosten zituena. Itun horrek ez du ezer zehazten bigarren erreferendumaren aukerari buruz, baina MacIntyre-Kempek Ipar Irlandako eta Ostiral Santuko Akordioko adibidea dakar gogora: horren arabera, ez litzateke bigarrenez Irlandaren batasunari buruzko galdeketarik egin beharko lehen alditik zazpi urte igaro baino lehen. 2021eko irailaren 18an bete ziren zazpi urte lehen kontsultatik: «Beraz, bada aurrekaririk Erresuma Batuan».

Se acaban de cumplir siete años del referéndum de independencia celebrado en Escocia y, hoy por hoy, la perspectiva de una segunda consulta está en las primeras filas de la agenda política. Hay algunas diferencias entre la de 2014 y la anunciada para 2023 — entre las que destaca la oposición del primer ministro británico, Boris Johnson, a la celebración de la consulta —, pero una de las más significativas es la proliferación de la pluralidad que ha surgido en el movimiento soberanista y, sobre todo, en el movimiento social por la independencia.

Más o menos tres actores encarnaron el movimiento por el ‘sí’ hace siete años; el debate fue dirigido por la campaña Yes Scotland, liderada por el Partido Nacional Escocés SNP, y Radical Independence Campaigne reforzó su discurso por el ‘sí’ desde la izquierda. También tuvo un peso significativo la asociación Mujeres por la Independencia, que sigue vigente en la actualidad. El que fuera sucesor del líder del SNP en 1990, Jim Sillars, lo explica en su libro In place of failure (en el lugar de Porrota): el propio SNP financió Yes Scotland y, aunque en general los grupos locales no tenían partidos adheridos, el liderazgo del SNP a nivel nacional dejó en la sombra la diversidad del soberanismo. Esa fue la “debilidad” del movimiento, en palabras de Sillars.

Hoy, con la proliferación de este esquema, se ha descentralizado y, en parte, alejado del control político. El pasado Yes Scotland se ha desactivado o en parte limitado a proporcionar datos e informaciones para promover su independencia en las redes sociales. Paralelamente, han surgido numerosos grupos desde 2014, algunos de los cuales ya no están a disposición de la estrategia política del SNP, aunque no se opongan a ella. El SNP sigue siendo una máquina electoral eficaz, como demostraron las elecciones de mayo de este año, en las que obtuvo 64 de los 129 representantes del Parlamento escocés, pero, dentro del movimiento social, ahora conviven estrategias e intereses diferentes.

Esto se puede intuir en la calle; el 18 de septiembre, en el séptimo aniversario del referéndum de independencia, la plataforma Cree en i Escocia convocó el Día Nacional de Acción; 112 grupos locales prepararon diferentes tipos de movilizaciones, enfocadas principalmente a repartir folletos y convencer a los indecisos o a los que no tienen una actitud agresiva contra la independencia. Principalmente es una plataforma para hacer pedagogía.

Believe in Scotland fue fundada por el economista Gordon MacIntyre-Kemp, después de que el think tank Bussiness for Scotland advirtiera en la Cámara de Comercio de Glasgow la actitud pesimista o preocupante de algunos sectores económicos respecto a la independencia. Ahora cuenta con 47 trabajadores en la plataforma, coordinando equipos locales, contactando entre ellos y, sobre todo, aportando recursos materiales. Esta fue una de las razones por las que surgió el movimiento: que en las semanas previas a la votación de 2014 detectó que algunos grupos carecían de recursos para poder hacer campaña y que nadie les abastecía de material.

El “bienestar” la clave

El debate sobre la independencia se mueve en parámetros económicos y los esfuerzos del discurso independentista van en ese sentido, dice MacIntyre-Kemp; al destacar los recursos de los que dispondría una Escocia independiente y prometer un reparto más justo de los mismos: « Nuestro mensaje principal es que tenemos las peores pensiones del mundo desarrollado en cuanto al porcentaje de las ganancias finales. Lo que estamos diciendo es que no puedes tener una pensión digna si vives según la pensión del estado. Estamos proponiendo aumentar las pensiones en 200 libras semanales. Londres ha recortado en pensiones, y nuestro dinero va a Londres “. Esta cuestión le parece clave, atendiendo a la tendencia de voto por edades que hubo en el referéndum de 2014: “Entre los de 16 a 25 años, el ‘sí’ llegó al 76%. Pero la negativa era del 70% entre los mayores de 65 “. El unionismo aireó el miedo a no poder cobrar las pensiones a las puertas de la consulta de 2014.

Un temor que, sin embargo, quiere disipar en Escocia con datos: según los datos de la Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE), el Reino Unido tenía una tasa neta de sustitución de las pensiones — el porcentaje de su último salario a través de la pensión pública — que en 2016 era del 29%, frente al 70,5% de la media de la Unión Europea. En 2017, el 17% de los pensionistas escoceses se encontraban en situación de pobreza relativa, frente al 14% de media de la Unión Europea.

No en vano, los Pensionistas por la Independencia son uno de los colectivos que han destacado en los últimos años. Daniel Laurie explica a BERRIA las razones de la existencia del grupo: « Somos uno de los grupos más pobres de la sociedad; tenemos las pensiones más bajas de los países occidentales llamados civilizaciones. Y ante todo estamos envejeciendo y queremos que las próximas generaciones vivan en un país que cuida de todas las personas; en una Escocia independiente “.

En las consideraciones económicas, a menudo se discute la viabilidad del nuevo Estado; si emitirá dinero propio, si las grandes empresas huirán de la inestabilidad… “Todos los países tienen dinero propio, es lo más fácil de la historia; Estonia lo creó en seis semanas. Hay que preguntarse por qué los pensionistas viven en la pobreza. Nosotros ahora estamos aprendiendo cómo hacer la campaña; estamos cambiando la dinámica del diálogo “. Por ello, MacIntyre-Kemp quiere situar el “bienestar” en el centro del debate: “El bienestar no es algo de izquierdas o derechas, y nosotros lo usamos. Queremos que la gente de derechas también se una a nosotros. También podemos convencer a los conservadores con un acercamiento sobre el bienestar, pero no con uno de izquierdas “.

Cómo superar el 50%

En el referéndum de 2014, la opción de que Escocia fuera un estado independiente se quedó en el 45%; diez puntos menos que el ‘no’, pero a medida que se acercaba la jornada la distancia entre ambas opciones se fue reduciendo: el independentismo rondaba el 27% antes de ser convocado a referéndum. Ahora, las encuestas suelen poner a la par ambas opciones y se suele señalar que aquel 45% de 2014, más que techo, fue suelo. MacIntyre-Kemp: « El principal cambio respecto al primer referéndum es que los laboristas eran fuertes; durante años han dominado la política escocesa y ejercieron el liderazgo de la campaña por el ‘no’; los conservadores quedaron atrás. Ahora, los laboristas dicen que se quedan en el Reino Unido, que prometen federalismo; pero no están en posición de ofrecernos nada “.

La degradación del laborismo es la variante escocesa — y británica — del declive de la socialdemocracia en numerosos países europeos, lo que ha dejado en manos de los conservadores el principal papel de la oposición. En palabras de MacIntyre-Kemp, “La unión de conservadores, laboristas y liberal-demócratas ha terminado y ahora los conservadores deben liderar el ‘no’. Y eso es un desastre para la campaña por el ‘no’. Ya no hay Better Together [Mejor juntos. Así se llamaba la campaña unionista en el referéndum de 2014] ».

Refrendum cada generación

Para hacer campaña, sin embargo, tiene que ser convocada por el referéndum, y eso mismo se ha convertido en un tema de debate. Por un lado, porque el hecho de que aún no se haya fijado una fecha permite al SNP dedicarse a las dilaciones; lo ha anunciado para finales de 2023, si la plaga de la COVID-19 está totalmente superada. El Partido Alba, sin embargo, quiere arrancar de inmediato las negociaciones sobre el referéndum con Westminster, y precisamente ahí está la clave del problema: que el primer ministro Boris Johnson no está de momento dispuesto a aceptar el segundo referéndum de independencia. De cara al tiempo, parece que los escoceses están de acuerdo con la actuación del Gobierno escocés: según el estudio Scottish Election Study, la opción preferida de los seguidores del SNP y los Verdes es que el referéndum se celebre en un plazo de entre dos y cinco años, dos partidos que forman el gobierno con mayoría absoluta. La primera opción de los alcaldes es votar “cuanto antes”.

La cuestión es cuándo se celebrará una votación de este tipo y si Westminster puede renunciar a ella durante mucho tiempo. Ya se sabe la opinión de Johnson de que un referéndum de independencia se podría celebrar “en cada generación”, no más a menudo; en realidad, Johnson tiene su excusa: en la antesala de la consulta de 2014, el entonces primer ministro Alex Salmond y la sucesora y actual primera ministra Nicola Sturgeon argumentaron que era una opción “una vez en la vida”. Sin embargo, las cosas han cambiado desde entonces: el brexit y Escocia, pese a votar en contra, se han visto fuera de la Unión Europea muy alterados en el terreno de juego, y el SNP, además del espectacular crecimiento de afiliación de 2014, ha ganado con creces todas las elecciones, con la promesa del segundo referéndum en el programa.

Los gobiernos de Escocia y Reino Unido firmaron en octubre de 2012 el Convenio de Edimburgo, que acordaba algunos detalles del referéndum. Ese pacto no especifica nada sobre la posibilidad de un segundo referéndum, pero MacIntyre-Kemp trae a colación el ejemplo del Acuerdo de Irlanda del Norte y Viernes Santo: según el cual no se debería celebrar por segunda vez una consulta sobre la unidad de Irlanda antes de que pasen siete años desde la primera. El 18 de septiembre de 2021 se cumplieron siete años desde la primera consulta: “Por tanto, hay precedentes en el Reino Unido”.

Post hau Nazioartea atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s