ESKERRIK ASKO GETXO

Hasteko, utzi lagun bat guztion gogora ekartzen; lagun bat zalantzarik gabe gaur hemen izango zena; lagun bat Getxo eta Itzulbaltzetako Gure Esku handiago eta ederrago egin zuena: Damaso Lazkano, apirilaren 10ean joan zitzaigun. Eta Damasorekin batera, memorian ditugu Txolo, Goio eta erabakitzeko eskubidearen alde lan egin duten lagun eta senide asko ere.

Imajina ezazue lore bat. Lore bat, mendian, eta aurrean, gu guztiok. Lore bat, larra artean, eta gu, hari begira. Lore bat, ezin bizirik, eta guk, guk arantzak kendu nahi dizkiogu, bizi berri bat eman. Lore bat, gure lagun eta senideak gogoan, argi eta garbi esaten diguna: “Aska nazazue! Jaio naiz libre izateko eta ez loturik egoteko”.

Adiorik ez, lagunok.

Vivimos un mal momento. Vivimos con miedo, con incertidumbre, con ansiedad, con rabia, con indignación… Pero queremos sentir, queremos volver a sentir. También por eso estamos aquí.

Joan den urtean lanean ari ginen dinamika berri batean. EH osoan espazio partekatu bat eraikitzen ari ginen erabakitzeko tresna demokratikoaren inguruan, erreferendumaren inguruan.

SAKATU GUZTIAK IKUSTEKO.// MIRA TODAS LAS FOTOS

Estábamos trabajando en una campaña que pretendía, y pretende, recoger miles de firmas para instar al Parlamento Vasco, en nuestro caso, a que “promueva el debate sobre el futuro político, garantizando una participación eficaz de la ciudadanía, y a que asuma, regule y desarrolle la plena facultad de celebrar referéndums”.

Eskaera horrek oinarrizko ideia batzuk biltzen ditu. Erabakitzeko eskubidearen aldeko espazio konpartitua eraikitzen lagundu diguten ideiak dira, baina, baita krisi sanitario eta ekonomiko honetan indar handiagoa hartzen duten ideiak ere:

1. Es la hora de la ciudadanía. 2. Tenemos derecho a decidir sobre las cuestiones que afectan a nuestras vidas y a nuestra comunidad. 3. Queremos unas vidas dignas para todas y todos. 4. Vivimos en sociedad y decidiremos entre todas y todos.

Gaur ERREFERENDUMA hitza osatu dugu Portu Zaharrean. Ekitaldi kolektibo batean, kolorez.

Koloreek aniztasuna sinbolizatzen du; aniztasunak, elkarlana; elkarlanak, bizimina, eta bizimina, herri taupadak dira.

Hamaika gara herri taupadak bizi nahi ditugunok, eta lanean ari gara gero eta gehiago izateko.

Arabako En Tol Sarmiento musika taldeak hau dio Ametsetan kantan:

“Bizitzeko garaia orain da. Arnasteko unea iritsi da. Ba al dakizu zein den zure ametsik sakonena?”

Nos hemos juntado aquí para recuperar el aliento. Y sí, sí sabemos cuál es nuestro sueño, porque hay sueños que no cambian, que nos refuerzan, que nos construyen, sueños que queremos seguir viviendo.

Makina bat ekitaldi egiten ari gara asteburu honetan Euskal Herrian Gure Eskuk antolatuta. Herri taupadak errekuperatu nahi ditugu eta gaur berrekin diogu bideari.

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ari gara, bai, baina aldarrikatzen ari gara erabakitzeko ahalmena izan behar dugula.

Y lo hacemos sobre tres principios compartidos:

1.    Atzerakada demokratikoei herritarrok ahaldunduta, bat eginda eta demokrazian sakonduz erantzun behar diegu.

2.  La ciudadanía quiere ser dueña de su futuro, y por tanto, debe tener la oportunidad de decidir el estatus político de su territorio y las relaciones con los demás territorios, sin subordinaciones y en libertad.

3.  Ez dugu edozein modutan erabaki nahi, oinarri batzuen baitan baizik: informazio gardentasuna, eztabaida publikoa, deliberazioa eta kontzientzia kritikoa sustatuz, eta aukera politiko guztiei bide emanez.

Este mosaico significa una reivindicación: la vía democrática para decidir, el referéndum. Expresa un convencimiento: somos multitud, Hamaika Gara. Dibuja un objetivo: visibilizar esa posición mayoritaria. Y propone una dinámica: recogida masiva de firmas en pro del derecho a decidir mediante referéndum.

Getxon ere ekin diogu sinadurak biltzeko lanari. Eta egin dugu hamaika garela konbentzituta, makina bat garela gure orainaren eta geroaren jabe izan nahi dugunok. Eskatzen dizuegu dinamikaren parte izatea, zuen ilusioa eta lana ekartzea sinadura bilketara. Hasteko, erronka bat proposatzen dizuegu, “11sinadurenerronka”. Alegia, zuetako bakoitzak beste 11 sinadura lortzea.

Hoy volvemos a sentir, pero no nos quedamos aquí. Miramos al futuro. Durante los próximos meses nos pondremos en contacto con vosotras y vosotros para contaros los pasos que vamos dando y para proponeros cómo colaborar. Sabemos que no vais a fallar; nunca lo habéis hecho.

Urrats eraginkorrak egiteko unea da, eta eragile, erakunde eta herritarrok elkarrekin egin behar dugu bidea. Denok dugu tokia bide honetan. Guztion ardura da. Eta herritarrok martxan gara.

Imajina ezazue lore bat, lore aske bat, indarra eta kemena izango duena, lore bat, bere fruitua ugari emango duena.

Hori dugu helburu. Altxa, sinatu eta erabaki. Ekin elkarrekin!

Post hau Berriak / Noticias, Hamaika Gara atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario