Naziometroa, emantzipazio estrategiaren neurri? ¿El Nacionómetro, medida de la estrategia de emancipación?

Aitziber Zugarramurdi, Helena Xurio, Igor Biribai eta Iñaki Idigoras. 2021eko martxoaren 26an Berrian. Itzulpena blogariak Itzulpen Neuronala baliatuz egin da

Munduan preziatua da wolframa, eta Bergarako laboratorioan aurkitu zuten Elhuyar Etxenike anaiek, 1783an. Metalik indartsuena da wolframa, fusioari, hausturari eta korrosioari erresistentziarik handiena diena. Metafora aproposa, Telesforo Monzon abertzale bergararra zenaren etxean, bere ondarea kudeatzen duen fundazioak TM eLab deritzon Euskal Herrigintza Laborategia eratzeko, helburu zehatzarekin: euskal estatua berreskuratzeko estrategiak lantzea.

Laborategietan instrumentuak behar dituzte ikerlariek, neurketak egiteko. TM eLab-en instrumentu propioa garatu dute independentzia nahia neurtzeko, EHUko Parte Hartuz ikerlariekin batera: Naziometroa. Batzorde zientifiko batek tresnaren zehaztasun zientifikoa bermatzea du xede. Jakina baita neurketak berak baldintzatu egiten dituela emaitzak. Ikerlarien eskarmentuaren, intuizioaren eta interpretazio eta proiekzio gaitasunen araberakoa izango da esperimentuaren emaitza.

Goazen inkestaren planteamendura: Euskal Estatua, berreskuratzekotan, autodeterminazio erreferendum baten bidez egingo dugula iradokitzen digu. Batzorde zientifikoak ez du beste biderik proiektatu. Emaitzen titularra, honakoa: Autodeterminazio erreferendum adostu eta ofizial baten kontestuan nagusi dira Euskal Estatuaren alde agertzen direnak (%42). Paris eta Madrilen baimena izateari deritzote adostu eta ofizial. Zientzialariok zilegizko autoritatetzat dituzte Paris eta Madril, zer eta independentzia kausarako!

Datuetan badira bi esanguratsu, laborategia bakarrik ez, gizartea bera ere kutsatuta gaudela adierazten dutenak. Kolonizatuta, alegia. Lehena da, erreferenduma adostua eta ofiziala ez denean, independentziaren alde jende gutxiago gaudela. Sumisioa bistarazten du: norbere desirak eta beharrak asetzeko, inoren baimenaren beharra. Mendekuaren beldurra ere bai, agian. Ez daukagu berdinen arteko erlazio bat. Botere harremana asimetrikoa da, eta menpeko, gu. Egoera, demokratikoa baino, biolentoa da.

Bigarrena %37aren datu ezkutua da. Horrenbesteko proportzioan daude Euskal Herrian, etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen alde ez direnak: hamarretik lau, ia. Irudikatzen duzu, laborategiko probetatxoan euskal lurretan bizi garen denok sartu, eta likido gris honen neurria nolakoa den?

Nola, 18 urtetik gorako milioi bat pertsona, eskubide baten alde ez, XXI. mendeko Euskal Herrian? Milioi bat! Zein maila kultural eta politiko daukate? Zein maila gizatiar, eskubide baten alde ez egoteko? Zein ideologia? Bistan da, kimika desberdinekoak direla, eta beren funtzioa betetzen dutela gure askapenaren kausan: inhibidoreak dira.

Izan ere, nortzuk dira eskubideen alde historikoki azaldu ez direnak? Inperialistak, kapitalistak, matxistak, faxistak… posesibo egozentristak, denak: «Ni naiz jaun eta —besteen— jabe» pentsatzen dutenak. Nola utziko dio honelako (subjektu) batek bere statu quo-aren inguruan azpiko (objektu) bati erabakitzen? Bada, ia 4/10 ditugu horrelako kolono ideologia frantziar/espainiarrarekin, guk erreakzionatzea ekidin nahi duten inhibidore kimikoak.

Ba ote dauka zentzurik horrelako espezimenek gure erabaki batean —beraiekiko independentziarenean, hain justu— parte hartzeak? Inkestaren planteamendua eta analisia egin dutenendako bai, antza. Eskarmentu gutxikoa ote da batzorde zientifikoa independentzia gaietan? Inkontzienteki kolonizatuak, besteok bezala? Zientzialariak ere ez baitaude birusetik salbu.

Bada hori, tratu txarrak jasotzen dituen emakumearen gizonarekiko independentzia erabakia, lehenik beronekin adostu behar duela nola egin, hau baita bere eta ofizialtasunaren jabe. Eta balizko erabakiaren norabidea arriskutsua ez gertatzeko —gizonari, bistan da—, gizonak berak ere erabakian parte hartuko duela (kolonoen bidez): biek bozkatuko dutela emakumearen independentzia. Eta emakumeak, irabazteko, bi bozkaren %51 beharko dituela: harrapazan! Botere harreman asimetriko bat, zilegi ez den menperakuntza bat, demokraziaren sinbolo bihurtu den bozketa baten bidez zurituz. Estrategia, bada. Zeinena, baina?

Gurea ez. Hobe luke emakume horrek, menperakuntzaz ohartzen denean, ahalduntzen hastea. Gizon bortitzari bizkar eman, agian beste eragile batzuekin elkartu, bere lanketa pertsonalerako gunea eratu… giro toxikotik kanpo, autoestimua eta boterea lantzeko. Burujabe eta aske denean erabakiko du gizon harekin zein harreman izan. Emakumea gara gu. Demokraziaren festa deiturikoetan nekez kenduko ditugu menperatzaileak gainetik. Egoera, jatorrian, demokratikoa ez delako, %100 gure esku ez dagoelako. Gu kontzeptua bera distortsionatuta agertzen zaigulako, erroldatu guztiak batzen baititu Naziometroaren errelatoan.

Deulofeu katalan kimikariak Historiaren matematikak aztertu zituen. Bere kalkuluen arabera, hamarkada honetan irekiko zaigu urrezko aukera bat. Zortzi urte ditugu loturak askatu eta askapen prozesua osatzeko. Kimikariek gehien preziatutako elementua probetatxora isurtzen hasiak gara honezkero: katalizatzailea. Inhibidorearen kontrako rola jokatzen du honek, prozesua abiaraziz. Energia preso (potentzial) daukaten harresiak higatzen ditu, eraiste neurtu batean, energia emeki-emeki askatu eta bide naturala segi dezan, norbere zatiak fusionatuz, lotura toxikoak deseginez, eta harreman nutritiboak bilatuz. Kontzientzia da katalizatzaile. Argi emanazio bat izanen da emantzipazioa.

El wolfram es apreciado en el mundo y fue descubierto en el laboratorio de Bergara por los hermanos Elhuyar Etxenike en 1783. El wolfram es el metal más potente, con mayor resistencia a la fusión, la ruptura y la corrosión. Una metáfora ideal para que la fundación que gestiona su patrimonio, en casa del que fuera abertzale bergarés Telesforo Monzón, constituya el Laboratorio de Herrigintza de Euskal Herria denominado TM eLab, con el objetivo concreto de elaborar estrategias para la recuperación del estado vasco.

Los investigadores necesitan instrumentos en los laboratorios para realizar las mediciones. Han desarrollado un instrumento propio de TM eLab para medir el deseo de independencia, junto con los investigadores Parte Hartuz de la UPV: el Nacionómetro. Un comité científico tiene por objeto garantizar la exactitud científica del instrumento. Porque ya se sabe que la propia medición condiciona los resultados. El resultado del experimento dependerá de la experiencia, la intuición y las capacidades interpretativas y de proyección de los investigadores.

Vayamos al planteamiento de la encuesta: el Estado vasco, de recuperarse, nos sugiere que lo haremos a través de un referéndum de autodeterminación. El comité científico no ha proyectado otro camino. El titular de los resultados es el siguiente: en el contexto de un referéndum de autodeterminación consensuado y oficial predominan los que se manifiestan a favor del Estado Vasco (42%). En París y en Madrid se habla de permiso. Los científicos tienen por autoridad legítima París y Madrid, ¡qué y para causa de independencia!

En los datos hay dos significativos que indican que no sólo el laboratorio, sino la propia sociedad estamos contaminados. Es decir, colonizada. La primera es que, cuando el referéndum no es consensuado y oficial, estamos menos gente a favor de la independencia. Hace ver la sumisión: la necesidad del consentimiento ajeno para satisfacer los propios deseos y necesidades. Quizá también el miedo a la venganza. No tenemos una relación entre iguales. La relación de poder es asimétrica y subordinada, nosotros. La situación, más que democrática, es violenta.

El segundo es un dato oculto del 37%. Están en tanta proporción en el País Vasco, que no son partidarios del derecho a decidir el futuro político: cuatro de cada diez, casi. ¿Te imaginas, que en la probetita de laboratorio entramos todos los que vivimos en tierras vascas, y cómo es la medida de este líquido gris?

¿Cómo, un millón de personas mayores de 18 años, no (están?) por un derecho, en el País Vasco del siglo XXI? ¡Un millón! ¿Qué nivel cultural y político tienen? ¿Qué nivel humano para no estar a favor de un derecho? ¿Qué ideología? Evidentemente, son de química distinta y cumplen su función en la causa de nuestra liberación: son inhibidores.

Porque, ¿quiénes son los que históricamente no se han manifestado a favor de los derechos? Imperialistas, capitalistas, machistas, fascistas… posesivos egocentristas, todos: “Yo soy el señor y el dueño de los demás”. ¿Cómo va a permitir que un (sujeto) como este decida en torno a su statu quo a un (objeto) subyacente? Pues tenemos casi 4/10 con este tipo de ideología colonial francesa/española, inhibidores químicos que quieren evitar que reaccionemos.

¿Tiene sentido que este tipo de especímenes participen en una decisión nuestra, la de la independencia de ellos? Parece que para quienes han hecho el planteamiento y el análisis de la encuesta sí. ¿Es poco experimentado el comité científico en temas de independencia? ¿Inconscientemente colonizados, como los demás? Porque los científicos tampoco están a salvo del virus.

Pues eso, la decisión de independencia respecto al hombre de la mujer maltratada, que primero tiene que acordar con él cómo hacerlo, que es dueño suyo y de la oficialidad. Y que para evitar que la dirección de la eventual decisión sea peligrosa — al hombre, evidentemente —, también el hombre participará en la decisión (a través de los colonos): que ambos votarán la independencia de la mujer. Y que la mujer, para ganar, necesitará el 51% de dos votos: ¡en el atropello! Justificando una relación asimétrica de poder, un dominio ilícito, mediante una votación que se ha convertido en símbolo de la democracia. Estrategia, pues. ¿De quién, pero?

Nuestra no. Sería mejor que esa mujer, cuando se da cuenta de la dominación, empezara a empoderarse. Dar la espalda al hombre violento, quizá juntarse con otros agentes, crear su espacio de elaboración personal… fuera del ambiente tóxico, para trabajar la autoestima y el poder. Cuando sea independiente y libre decidirá qué relación tener con aquel hombre. Somos mujeres. En las llamadas fiestas de la democracia difícilmente nos quitaremos a los dominadores de encima. Porque la situación, en origen, no es democrática, porque el 100% no está en nuestras manos. Porque el mismo concepto de nosotros se nos muestra distorsionado, ya que une a todos los censados en el relato del Nacionómetro.

Deulofeu, químico catalán, estudió las matemáticas de la Historia. Según sus cálculos, en esta década se nos abrirá una oportunidad de oro. Tenemos ocho años para liberar los vínculos y completar el proceso de liberación. Ya estamos empezando a verter el elemento más apreciado por los químicos a la probetita: el catalizador. Este juega un papel contrario al inhibidor, iniciando el proceso. Desgasta los muros con energía presa (potencial) para que, en un derribo medido, libere la energía suavemente y siga el camino natural, fusionando las partes propias, desmantelando los enlaces tóxicos y buscando relaciones nutritivas. La conciencia es catalizadora. La emancipación será una emisión de luz.

Irakurle maite eta saiatu horri gogoratzen diogu, blog hone editatzaileek ez dugula zertan ados egon behar argaitaraturiko idazkien edukinarekin. Os recordamos que los editores de este blog no tenemos porqué compartir, necesariamente, los contenidos de lo publicado.

Post hau Erreferenduma, Naziometroa / Naziogintza atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s