Self-determination ‘caucus’ //Europako Etorkizunari Buruzko Konferentzian parte hartuko du//Participará en la Conferencia sobre el Futuro Europeo

Berrian, 2021eko ekainak 16an. Itzulpena Itzuli neuronala

Europako Etorkizunari Buruzko Konferentziak lehen osoko bilkura egingo du, datorren larunbatean, Estrasburgon, eta Self-Determination erabakitzeko eskubidearen aldeko caucus-ak jakinarazi du autodeterminazio eskubidea «sustatu eta defendatuko» dituela horretan. Korsika, Irlanda, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi diputatuk osatu dute taldea: Pernando Barrenaz (EH Bildu) eta Izaskun Bilbaoz (EAJ) gain, François Alfonsik (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManusek (Sinn Fein), Toni Cominek, Clara Ponsatik eta Carles Puigdemontek (Junts Per Catalunya), Diana Ribak eta Jordi Solek (ERC).

Taldeak ohar batean nabarmendu duenez, konferentzia «aukera paregabea» izango da Europako herrien eta EB Europar Batasuneko erakundeen arteko «tartea ixteko» eta Europar Batasunaren «erreforma sakon bati buruz» hausnartzeko. Caucus-ak aldarrikatu du «argitasunari buruzko” Europako lege baten beharra, demokraziaren, aniztasunaren, elkarrizketaren eta baterako erabakiaren bidez EBn autodeterminazioari buruzko gatazka demokratikoak konpontzeko tresna gisa».

Hiru ordezkarik parte hartuko dute konferentzian: Puigdemontek, Solek eta MacManusek.

El caucus a favor del derecho a decidir Self-Determination ha anunciado que “promoverá y defenderá” el derecho de autodeterminación. Además de Pernando Barrena (EH Bildu) e Izaskun Bilbao (PNV), el grupo está formado por François Alfonsi (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManus (Sinn Féin), Toni Comín, Clara Ponsati y Carles Puigdemont (Junts Per Catalunya), Diana Riba y Jordi Solé (ERC).

El grupo destaca en un comunicado que la conferencia será una “oportunidad única” para “cerrar la brecha” entre los pueblos europeos y las instituciones comunitarias y reflexionar sobre “una profunda reforma” de la Unión Europea. El caucus ha reivindicado la necesidad de una ley europea “sobre la claridad” como instrumento para resolver los conflictos democráticos sobre la autodeterminación en la UE a través de la democracia, la pluralidad, el diálogo y la decisión conjunta “.

En la conferencia participarán tres representantes: Puigdemont, Sol y MacManus.

Post hau Berriak / Noticias, Europa, Nazioartea, Self-determination Caucus atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario