Termometro eta iparrorratz / Naziometroa / Termómetro y brújula

Amalur Alvarez eta Irati Elizalde 

2020ko abenduak 27ko Berriatik

Gure Esku-ko kideak

Diciembre 27/12/2020 (Traducción)

Hiru euskal herritarretik bik (%63k) uste dute beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela. Euskal Autonomia Erkidegoan herritarren %64 da erabakitzeko eskubidearen aldeko, Ipar Euskal Herrian %58 eta Nafarroan %63.Telesforo Monzon Laborategiak eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldeak kaleratu berri duten Naziometroaren lehen neurketaren ondorioetako batzuk dira. Oso baliotsutzat jo dugu burujabetzari buruzko barometro berri hau: batetik, Euskal Herri osoko herritarren iritziak neurtu eta aztertuko dituelako, eta bestetik, sei hilean behingo maiztasuna izanda, argazki koiunturaletatik harago, joerak ulertzen ere lagun diezagukeelako.

Lehen neurketa honen ondorio argiena: herritarrek erabakietan gehiago parte hartu nahi dute. Aipatu bezala, %63k bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela baieztatu du, eta bostetik bat baino ez da ezezkoan kokatu. %66k uste du erkidego bakoitzean adostasun politikoa egonda, Madrilek edota Parisek onartu egin beharko luketela herritarrek erreferendum bidez erabakitzea, eta soilik bostetik batek uste du debekatu egin beharko luketela.

Esanguratsua da, era berean, EAEko Autonomia Estatutuaz, Euskal Hirigune Elkargoaz eta Nafarroako Foru Amejoramendu Legeaz galdetuta, seitik batek bakarrik adierazi duela egungo araudiekin konforme dagoela. %30ek eskumen gehiago nahiko luke, eta multzo nagusiak, %34k, erabakitzeko eskubidea jasoko lukeen estatutu edo araudi bat.

Erabakietan gehiago parte hartzeko nahia oso agerikoa da. %72k adierazi du gai sozial, ekologiko eta ekonomikoekin zerikusia duten neurriez kontsultak egin beharko liratekeela, eta %73k bere bizitokiko eguneroko arazoez galdetu beharko litzaiokeela. Honenbestez, herritarren gehiengo zabal batek egungoa baino gobernantza eredu demokratikoago eta parte-hartzaileagoak babesten ditu.

Estatu propioa eta ongizateaPublizitateaYou can close Ad in 5 s

Euskal herritarren %42,5 euskal estatu baten alde legoke Madrilekin edota Parisekin adostutako erreferendum batean, eta %31,5, kontra. Adierazgarria da, era berean, Nafarroan, euskal estatuaz baino, nafar estatuaz galdetuta, %26tik %35era igotzen dela estatu propioarekiko aldekotasuna.

Ezin uka interes handikoa dela balizko erreferendum batean zein hautu gailenduko litzatekeen jakitea. Baina hori bezain azpimarragarria iruditzen zaigu ikustea euskal edo nafar estatuaren aldeko zein kontrako jarrerak ez direla zurrunak, eta jendearen iritzia aldatu egiten dela balizko estatu horren ezaugarrien baitan. Adibidez, ezezkoan edo zalantzan daudenen artean %40k iritziz aldatuko luke estatu propioarekin gizarte politikak garatuko balira; eta kontrara, baizkoan daudenen artean %49k hautu ezberdina egingo luke estatu berria EBtik kanpo geratuko balitz. Egoera ekonomikoa edo genero berdintasun politikak ere erabakia baldintza dezaketen faktoreak dira.

Independentziaren zein unionismoaren aldeko jarrerak aski aldakorrak direla eta herritartasun edo identitate sentimenduetatik harago ere badoazela ikusita, beharrezkoa iruditzen zaigu proiektu politiko ezberdinei buruzko eztabaida publikoa indartu eta zabaltzea, balizko agertokien analisi eta aurreikuspenak eginez. Gainera, estatus politikoari buruz erabakitzea eta politika publiko jakinen inguruan egitea aparteko eztabaidagai bezala ulertzeko joeraren aurrean, azterketa honen ondorioek baieztatu dute herritarrok ez dugula halako bereizketarik egiten. Herritarrok erabakimena nahi dugu, maila eta zentzu guztietan.

Unea da

Ez dago eztabaida gehiago atzeratzerik. Batek baino gehiagok pentsatuko du ez dela unea, pandemia baten erdian, krisi sozial eta ekonomiko batean murgilduta, ez dela erabakitzeko eskubidearen alde ekiteko unea. Zalantza ulergarria bada ere, garai hau giltzarria iruditzen zaigu gaiari errotik heltzeko. Datozen asteetan ebatziko dute, adibidez, zertara bideratuko dituzten krisiari aurre egiteko Europako Funtsak -Europako Batasunak laguntza eta kreditutan inoiz igorri duen diru sailik handiena-. Krisi honetatik nola aterako garen, edo berreraikuntza esan izan diogun hori zein norabidetan egingo den dago jokoan, eta herritarrok ez dugu hitza hartzeko aukerarik. Bestalde, atzerapauso antidemokratiko larriak bizitzea ere egokitzen ari zaigu: procès-aren kontrako errepresioa eta Bateragune auziaren epaiketa errepikatzeko erabakia horren adibide. Joera atzerakoien aurrean, uste dugu eskubideak defendatu bakarrik ez, eta zabaldu ere egin behar ditugula, atzera ez egiteko era bakarra aurrera egitea baita.

Eta aurrera egiteko aukerak badaude. Europatik olatu demokratiko berri bat dator, eta olatu hori hartzeko prest egon nahi badugu, gaurdanik hasi behar gara igerian. Erabakitzeko eskubidea modu eraginkor batean legeztatzeko aukera inoiz baino gertuago izan dezakegu, eta ez gaude hori baino gutxiago onartzeko prest. Naziometroak erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo zabal bat irudikatu du, eta orain, gehiengo hori osatzen dugun herritar eta eragileok indarrak batu eta burujabetzarako bidean determinazioz aurrera egiteko unea da. Hamaika Gara erreferendumaren aldeko sinadura bilketa (http://www.hamaikagara.eus) horretarako oinarri egokia izan daitekeela sinetsita, milaka eta milaka herritarren konpromisoa pilatzeko erronka dugu esku artean, eta asmo hori betetzeko, denon ahalegina beharko dugu. Zurea ere bai.

Dos de cada tres ciudadanos vascos (63%) creen que deberían tener derecho a decidir su propio futuro político. En la CA de Euskadi, el 64% de la población está a favor del derecho a decidir, el 58% en el País Vasco Norte y el 63% en Navarra. Consideramos muy valioso este nuevo barómetro de la independencia: por un lado, porque medirá y analizará la opinión de los ciudadanos de todo el País Vasco, y por otro, porque puede ayudarnos a comprender las tendencias semestrales.

La consecuencia más clara de esta primera medición es que los ciudadanos quieren involucrarse más en las decisiones. Como se mencionó, el 63% afirmó que tiene derecho a decidir su futuro político, y solo uno de cada cinco es negativo. El 66% cree que con consenso político en cada comunidad, Madrid o París deberían permitir que los ciudadanos decidan en referéndum, y solo uno de cada cinco cree que deberían prohibirlo.

También es significativo que, cuando se les preguntó sobre el Estatuto de Autonomía del País Vasco, La Asociacion de Municipios Vascos y la Ley de Mejora Foral de Navarra, solo uno de cada seis manifestó que cumplía con la normativa vigente. El 30% desearía más poderes y el grupo principal, el 34%, recibiría un estatuto o reglamento que incluiría el derecho a decidir.

El deseo de participar más en las decisiones es muy evidente. El 72% manifestó que debería ser consultado sobre medidas relacionadas con temas sociales, ecológicos y económicos, y el 73% debería ser consultado sobre problemas cotidianos en su lugar de residencia. Como resultado, una amplia mayoría de ciudadanos apoya un modelo de gobernanza más democrático y participativo que el actual.

Estado propio y bienestar

El 42,5% de los vascos estaría a favor de un Estado vasco en un referéndum acordado con Madrid o París, y el 31,5% en contra. También es de destacar que en Navarra, cuando se le pregunta por el Estado navarro más que por el Estado vasco, el apoyo a su propio Estado aumenta del 26% al 35%.

No se puede negar que es de gran interés saber qué elección prevalecería en un posible referéndum. Pero es igualmente destacable ver que las actitudes a favor y en contra del Estado vasco o navarro no son rígidas, y que la opinión de la gente varía dentro de las características de ese Estado potencial. Por ejemplo, el 40% de los negativos o en duda cambiarían de opinión si las políticas sociales se desarrollaran con su propio Estado; por el contrario, el 49% de los partidarios tomaría una decisión diferente si el nuevo Estado quedara fuera de la UE. El estatus económico o las políticas de igualdad de género también son factores que pueden condicionar la decisión.

Dado que las actitudes a favor de la independencia y el sindicalismo son bastante variables y van más allá de los sentimientos de ciudadanía o identidad, consideramos necesario fortalecer y ampliar el debate público sobre diversos proyectos políticos mediante el análisis y la predicción de posibles escenarios. Además, frente a la tendencia a entender la toma de decisiones sobre el estatus político y girarla en torno a determinadas políticas públicas como un tema aparte, las conclusiones de este estudio han confirmado que nosotros como ciudadanos no hacemos tales distinciones. Nosotros, como ciudadanos, queremos una decisión, en todos los niveles y en todos los sentidos.

Es la hora

No hay más demoras en la discusión. Más de uno pensará que no es el momento, en medio de una pandemia, inmerso en una crisis social y económica, que no es el momento de actuar a favor del derecho a decidir. Si bien esta es una pregunta comprensible, esta vez parece ser la clave para llegar a la raíz del problema. En las próximas semanas, decidirán, por ejemplo, qué hará el Fondo Europeo para hacer frente a la crisis, la mayor cantidad de dinero que la Unión Europea ha gastado jamás en ayuda y crédito. Lo que está en juego es cómo salimos de esta crisis, o en qué dirección nos han dicho la reconstrucción, y nosotros, como ciudadanos, no tenemos más remedio que tomar la palabra. Por otro lado, también nos estamos adaptando a graves retrocesos antidemocráticos: la represión al proceso y la decisión de repetir el juicio en el caso Bateragune son ejemplos de ello. Ante las tendencias retrógradas, creemos que no solo debemos defender nuestros derechos, sino ampliarlos, porque la única forma de no retroceder es avanzar.

Y hay oportunidades para seguir adelante. Una nueva ola democrática viene de Europa, y si queremos estar preparados para tomar esa ola, tenemos que empezar a nadar hoy. Puede que estemos más cerca que nunca de la posibilidad de legalizar el derecho a decidir de forma más eficaz, y no estamos dispuestos a aceptar menos que eso. El Naziómetro ha representado una amplia mayoría a favor del derecho a decidir, y ahora es el momento de que los ciudadanos y actores que integran esa mayoría unan sus fuerzas y avancen con decisión en el camino de la independencia. Creyendo que la recogida de firmas de Hamaika Gara en apoyo al referéndum (www.hamaikagara.eus) puede ser una buena base para ello, tenemos el reto de acumular el compromiso de miles y miles de ciudadanos, y para lograrlo necesitaremos el esfuerzo de todos. El tuyo también.

 

Post hau Berriak / Noticias, Erreferenduma, Naziometroa / Naziogintza atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s