Burujabetzak Bruselako agendara // El Autogobierno a Europa

Berrian, 2021eko otsailak 10. Traducción Itzuli neuronala.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ‘caucus’-a osatu dute bederatzi eurodiputatuk. Xedea da Europaren geroaz eztabaidatzean burujabetza auziak agendan sartzea eta mugimendu subiranistak «koordinatzea».

Nueve eurodiputados han formado un ‘caucus’ a favor del derecho a decidir. El objetivo es que al debatir sobre el futuro de Europa se incluyan en la agenda las cuestiones soberanistas y se “coordinen” los movimientos soberanistas.

Europarlamentari talde batek erabakitzeko eskubidearen aldeko caucus bat aurkeztu zuen urtarrilaren 20an, «estaturik gabeko nazioetako eta lurralde gatazkak dituzten nazioetako ordezkari» diren heinean, «komunitate horietako herriek askatasunez eta demokratikoki autodeterminaziorako duten eskubidea legez onartutako moduan aitortua izatearen alde» lan egiteko. Korsika, Irlanda, Katalunia eta Euskal Herriko bederatzi diputatuk osatu dute taldea: Pernando Barrenak (EH Bildu) eta Izaskun Bilbaok (EAJ) ez ezik, François Alfonsik (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManusek (Sinn Fein), Toni Cominek, Clara Ponsatik eta Carles Puigdemontek (Junts Per Catalunya), Diana Ribak eta Jordi Solek ere (ERC).

Zergatik, zertarako eta zein testuingurutan sortu dute taldea? Arrazoi ugari elkartu zaizkiela azaldu dio Barrenak BERRIAri. Horietako bat da Europako Parlamentuak Europako Etorkizunari buruzko Konferentzia egitea onartu zuela iazko urtarrilean; konferentzia horren planteamendua oraindik zehazteke dago, baina antolatzea eta manifestua ezagutaraztea erabaki dute caucus-aren partaideek: «Momentu honetan badago hausnarketa bat, Europan integrazio prozesuaren hasieratik egon dena: integrazio prozesu hori noraino eraman behar den. Horren inguruan iritzi oso ezberdinak egon dira». Bi joera bereizten ditu: «Batzuek bilakaera mugatu nahi dute, pentsatuz estatuek ezin dutela protagonismoa galdu eta Europa koordinazio ente bat izan behar dela; beste batzuek pentsatzen dute estatuek joan behar dutela eskumenak delegatzen, beren gainetik egon beharko lukeen gainegitura batengan».

Eztabaida hori «oso diferentea» begitantzen zaio Barrenari estatu bat izanda edo ez: «Ezin dugu eztabaida horretatik ihes egin. Euskal herritarron kasuan, ez gara estatu bat, baina pentsatu behar dugu nola intziditu eztabaida horretan, eta zer daukagun eskaintzeko europar integrazioari, betiere eskubide demokratiko batzuk aldarrikatuta estaturik gabeko nazioentzat; gehienbat, erabakitzeko orduari dagokionez». «Hausnarketa informalen» bidez joan zen caucus-aren ideia mamitzen, ikusita Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia osatzeko erabakian estaturik gabeko nazioen errealitatea ez dela «inondik ere» jasotzen.

Europaren geroari buruzko eztabaidan burujabetzaren gaia sartzeko aukerak aztertu nahi dituztela nabarmendu du Bilbaok ere, eta gogora ekarri du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidente ohiari irtenbide proposamen bat aurkeztu ziola 2017ko udazkenean, Kataluniako autodeterminazio erreferendumaren ostean. Bilbaok uste du Europak ezin diola izkin egin eztabaida horri, eta «soluzio politikoak bideratzeko» tresna bat behar duela: «Horrelako errealitate politiko bat badago estatu baten barruan, eta, estatuak berak soluziorik ematen ez badu, tresna bat sortu behar da Europa mailan, konponbidea emateko, irizpide jakin batzuekin».

Izan ere, gogoan du Europako Batzordeak orain arte hartu izan duen posizioa: «Espainiako kasuan beti erantzun du hori estatu bakoitzak konpondu beharrekoa dela, baina Eskoziaren kasuan, erreferendumaren ostean, Europako Batzordea agertu zen zerbait esatera». Uste du maila europarreko auziak direla: «Pentsa dezagun Eskoziak erreferendum bat egiten duela eta gehiengoak independentziaren alde egiten duela; berriro Europako kide izaten jarraitzeko eskatzen badute, nork esango die ezetz? Europaren arazoa ere bada».

Bilbaoren esanetan, proposamenaren mamia ez da «gatazkak sortzea, soluzio bat bideratzea baizik, gutxienez, normaltasun osoz eztabaida bat planteatzeko». Bat dator Barrena, azalduta iritzi publikoan Argitasun Legearen ideia txertatzen hasi nahi dutela caucus-aren bidez: «Estaturik gabeko nazioak bagara Europan, oinarrizko parte kontsideratzen gara eta izaten jarraitu nahi dugu, eta Europak lagundu egin behar du modu demokratikoan helburu horiek bete daitezen eta legalki aurrera eramatea posible izan dadin, betiere joko demokratikoa, nazioarteko legalitatea eta Nazio Batuen Erakundearen jurisprudentzia errespetatuta».

Subiranistek, elkarren berri

Taldea eratzeko, beste aldagai bat ere hartu dute aintzat, Barrenaren hitzetan: prozesu subiranisten arteko koordinazioa: «Ohartu ginen hainbat prozesu subiranista irekita daudela, intentsitate desberdinekin». Aipagai ditu Katalunia, Eskozia, Irlandaren batasunerako egin litekeen erreferenduma, Flandriako eta Euskal Herriko mugimendu subiranista «oso potenteak» eta beste batzuk «intentsitate baxuagokoak, baina momentu honetan indar handiz proiektatzen ari direnak»: kasurako, Korsika eta Gales: «Erabaki genuen mugimendu horiek ezin genuela planik egin lehen eskuko informazioa, kontaktuak eta kontrasteak eduki gabe».

Hortaz, nahi dute talde sortu berriak balio izatea jakiteko zeintzuk diren asmoak edo espektatibak, «bakoitzak bere planak egin ditzan, kontuan hartuta ulergaitza eta indar xahutze ikaragarria dela Euskal Herrian subiranistok planak egitea katalanek edota eskoziarrek epe laburrean zer asmo daukaten kontuan hartu gabe».

Oraingoz bederatzi kidek osatzen dute taldea, eta espero dute datozen asteetan egitea lehen bilera. «Hor hasiko gara zehazten zeintzuk izango diren lehen ekinaldiak; konferentziari begira, gauzak ordurako mamitu badira». Caucus bera ezagutarazteko ekinaldiak ere abiatu nahi dituzte, eta aztertuko dute zer aukera dauden diputatu gehiago sartzeko taldean; esaterako, Galesko eta Eskoziako diputatuak.

Un grupo de europarlamentarios presentó el 20 de enero un caucus a favor del derecho a decidir como “representan- tes de naciones sin estado y con conflictos territoriales” para trabajar “por que el derecho a la autodeterminación de los pueblos de estas comunidades sea reconocido libre y democráticamente en los términos legalmente reconocidos”. Además de Pernando Barrena (EH Bildu) e Izaskun Bilbao (PNV), el grupo está formado por François Alfonsi (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManus (Sinn Féin), Toni Comín, Clara Ponsati y Carles Puigdemont (Junts Per Catalunya), Diana Riba y Jordi Solé (ERC).

¿Por qué, para qué y en qué contexto han creado el grupo? Barrena ha explicado a BERRIA que se les han juntado muchas razones. Una de ellas es que el Parlamen- to Europeo aprobó en enero del año pasado la celebración de la Conferencia sobre el Futuro Europeo, cuyo plantea- miento está aún por concretar, pero que los participantes del caucus han decidido organizar y dar a conocer el manifiesto: “En este momento hay una reflexión que ha existido desde el inicio del proceso de integración en Europa: hasta dónde hay que llevar ese proceso de integración. Ha habido opiniones muy diferentes al respecto “. Distingue dos tendencias: “Algunos quieren limitar la evolución pensando que los estados no pueden perder protagonismo y que Europa debe ser un ente de coordinación; otros piensan que los estados deben ir dele- gando competencias en una super- estructura que debería estar por encima de ellos”.

“No podemos huir de ese debate. En el caso de los vascos, no somos un Estado, pero tenemos que pensar cómo incidir en ese debate y qué tenemos que ofrecer a la integración europea, siempre reivindi- cando unos derechos democráticos para las naciones sin estado; sobre todo, en cuanto a la hora de decidir “. A través de “reflexiones informales” fue cuajando la idea del caucus, viendo que en la decisión de formar la Conferencia sobre el Futuro de Europa no se recoge “en absoluto” la realidad de las naciones sin Estado.

Bilbao ha recordado que el lehendakari, Iñigo Urkullu, presentó en otoño de 2017 una propuesta de solución al expresi- dente de la Comisión Europea Jean-Claude Juncker tras el referéndum de autodeterminación de Cataluña. Bilbao cree que Europa no puede esquivar este debate y necesita un instrumento para “encauzar soluciones políticas”: “Si hay una realidad política de este tipo dentro de un Estado y, si el propio Estado no da soluciones, hay que crear un instrumento a nivel europeo para dar solución, con determinados criterios”.

De hecho, recuerda la posición que ha adoptado hasta ahora la Comisión Europea: “En el caso español siempre ha respondido que eso es lo que debe resolver cada Estado, pero en el caso de Escocia, tras el referéndum, apareció la Comisión Europea a decir algo”. Cree que son cuestiones a nivel europeo: “Pensemos que Escocia hace un referén- dum y que la mayoría apuesta por la independencia; si piden que vuelvan a formar parte de Europa, ¿quién les va a decir que no? También es un problema de Europa “.

Bilbao ha señalado que el fondo de la propuesta no es “generar conflictos, sino encauzar una solución, al menos, para plantear un debate con total normali- dad”. “Si somos naciones sin estado en Europa, nos consideramos y queremos seguir siendo parte fundamental, y Europa debe contribuir democrática- mente a que esos objetivos se cumplan y a que sea posible llevarlos a cabo legal- mente, respetando el juego democrático, la legalidad internacional y la jurispru- dencia de Naciones Unidas”.

Los soberanistas se conocen

Para la formación del grupo se ha tenido en cuenta, en palabras de Barrena, otra variable: la coordinación entre procesos soberanistas: “Nos dimos cuenta de que hay varios procesos soberanistas abiertos, con diferentes intensidades”. Se refiere a Cataluña, Escocia, el posible referéndum para la unidad de Irlanda, movimientos soberanistas “muy potentes” en Flandes y el País Vasco y otros “de menor intensidad, pero que en estos momentos se están proyectando con fuerza”: por ejemplo, Córcega y Gales: “Decidimos que no podíamos hacer planes sin tener información de primera mano, contactos y contrastes”.

Por tanto, quieren que el grupo recién creado sirva para conocer cuáles son las intenciones o expectativas, “Para que cada uno haga sus planes, teniendo en cuenta que es incomprensible y un enorme derroche de fuerzas que los soberanistas hagan planes en Euskal Herria sin tener en cuenta lo que pretenden catalanes o escoceses a corto plazo”.

De momento el grupo está formado por nueve miembros y se espera que la primera reunión se celebre en las próximas semanas. “Ahí empezaremos a definir cuáles serán las primeras actua- ciones; de cara a la conferencia, si las cosas han cuajado para entonces”. También quieren lanzar iniciativas para dar a conocer el propio caucus y analizarán qué posibilidades hay de incorporar más diputados al grupo, como los diputados de Gales y Escocia.

 

 

Post hau Berriak / Noticias, Erreferenduma, Europa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s