José Allende, Josu Amezaga, Paula Amieva, Luciana Davies, Arantxaxu Garmendia, Begoña Garteizaurrekoa, Paul Laka, Maitane Nerekan, Nora Otxoa, Ina Robles, Hugo Salinas Eta Ibon Urgoiti.
Itzulpena behean-Traducción abajo

Filosofo batek zioenez, ezin gara inoiz ibai berean bi aldiz bainatu, beti da-eta ibai ezberdina, tanta ezberdinek osatua. Filosofoari kasu egitera, ezberdina da beti Bizkaiko Zubiaren azpitik etengabe igarotzen den itsasadarra; ezberdina da beti Erromon behera datorren Gobela, eta ezberdina da beti Areetako hondartzatik Barinatxera zabaltzen den itsasoa. Ezberdinak gara.
79.500 biztanle inguru gara Getxon, eta guretako bakoitza bakarra da. 79.500 tanta ezberdin, Kantauriko itsasbazter hau osatzen dugunok. Tanta bakoitzak bere ekarpena egiten du, elkarri lotuz eta modu bateko edo besteko osotasuna itxuratzeko denek berdin eraginez. Berebizikoak gara.
Gauza txikiek egiten gaituzte ezberdin, baita gauza handiek ere. Badago Portu Zaharrean, Areetan, Negurin, Algortan, Erromon edo Andra Marin jaio eta bertan hazi eta ikasi duena. Badago urrunetik, handik edo hemendik, etorri eta ja herri honetako parte dena ere. Batzuentzat hilabete amaiera amesgaiztoa da, beste batzuek amets gozoetan ematen dute bizitza. Euskaraz bizitzeko hautua egin duenik bada, baita gaztelaniaz egiten duena ere. Askotarikoak gara. Herri plurala da Getxo; heterogeneoetariko bat gure inguruan, seguru asko. Gizarte maila zein ideologia politiko guztiak bizi gara 11,89 kilometro koadrotan. Horrek elkarbizitza zaildu egiten du batzuetan, baita aberastu ere. Herri bereko bizilagun izatea da batzen gaituena. Ezberdinak, berebizikoak, askotarikoak eta pluralak gara.
Euskal Herrian ere asko gara, eta iritzi ezberdinekoak zelango herria izan nahi dugun galdetuta. Zenbat eta iritzi ezberdin gehiago, orduan eta garrantzitsuagoa eta osasuntsuagoa da denon artean erabakitzea. Horregatik diogu herritarren garaia dela, gurea baita gure oraina eta etorkizuna gure artean erabakitzeko eskubidea.
Eta horretarako lehenengo urratsa, erabakitzea erabaki. Erabaki bat hartu beharko dela adostea eta erabakitzea. Horixe da Adostasunaren Plaza. Getxoko Gure Esku Dago herritarren ekimenak hamabi bizilagun mahai baten bueltan eseri gaitu, eta herriko elkarte eta taldeek egindako ekarpenak batera jarri eta adostasun puntura eramaten jardun gara. Bai eta lortu ere.
Ekainaren 5ean, Algortako Biotz Alai plaza Getxoko Adostasunaren Plaza izango da. Herritarrez beteko da. Getxoztarrez. Eta Erabakitzeko Eskubidearen gainean ezberdinen arteko adostasunetik jaiotako adierazpena entzun ahal izango dugu bertan. Gure herriaren aniztasunagatik, hain zuzen ere, balio berezia dauka Getxon lortutako adostasunak. Baina ekainaren 5ean zeu ere plazan egotea ezinbestekoa izango da adierazpen horrek indarra har dezan, zilegi izan dadin. Getxon ere ilusioa piztuko da.
Hasierara joan-Ir al principio
José Allende, Josu Amezaga, Paula Amieva, Luciana Davies, Arantxaxu Garmendia, Begoña Garteizaurrekoa, Paul Laka, Maitane Nerekan, Nora Otxoa, Ina Robles, Hugo Salinas Eta Ibon Urgoiti.
DECÍA un filósofo que nadie puede bañarse dos veces en el mismo río, pues diferentes son las gotas que lo forman. Si atendemos a su saber, concluiremos que siempre es otra la ría que transcurre por debajo del Puente Colgante, siempre es otro el Gobela al atravesar Romo y siempre es otro el mar que nos baña desde la playa de Las Arenas hasta Barinatxe. Somos diferentes.
Somos alrededor de 79.500 vecinas y vecinos en Getxo y cada una de nosotras y de nosotros es único. 79.500 gotas de agua que formamos este trozo de mar, donde cada gota hace su aportación y, sumándose al resto, dibuja un conjunto, con una forma o con otra, en el que todas ellas tienen una misma participación. Somos singulares.
Son las cosas pequeñas las que nos hacen diferentes, pero también las cosas grandes. Algunas y algunos hemos nacido y hemos crecido y aprendido en el Puerto Viejo, en Las Arenas, en Neguri, en Algorta, en Romo o en Andra Mari. Otras y otros hemos venido de lejos y ya somos también parte de este pueblo. Hay para quien llegar a fin de mes es una pesadilla, y también quienes disfrutan la vida haciendo realidad sus sueños. Hay quien ha decidido vivir en euskera, y también quien lo hace en castellano. Somos diversos.
Getxo es un pueblo diverso; seguramente uno de los más heterogéneos de nuestro entorno. En 11,89 kilómetros cuadrados vivimos todas las clases sociales y todas las ideología políticas. Esto, a veces, dificulta la convivencia, pero también la enriquece. Nos une ser vecinas y vecinos de un mismo municipio. Somos diferentes, singulares, diversos y plurales.
En Euskal Herria también tenemos diferentes opiniones si se nos pregunta qué tipo de país queremos ser.
Cuánto mayor es el número de opiniones diferentes, más importante y saludable es decidir entre todas y todos. Por eso decimos que es la hora de la ciudadanía, porque es a nosotras y a nosotros a quienes corresponde el derecho a decidir nuestro futuro.
Y el primer paso para ello es decidir qué queremos decidir. Acordar que habrá que tomar una decisión y decidir.
Eso es la Plaza del Acuerdo. La iniciativa ciudadana Gure Esku Dago de Getxo nos ha sentado a doce getxotarras en torno a una mesa y nos ha pedido que pongamos en común las aportaciones realizadas por diferentes asociaciones y grupos del municipio y que intentemos llegar a un acuerdo. Y lo hemos conseguido.
El 5 de junio, la plaza Biotz Alai de Algorta será la Plaza del Acuerdo de Getxo. Se llenará de personas, de getxotarras. Y allí podremos escuchar la declaración sobre el Derecho a Decidir nacida del acuerdo entre diferentes. Un acuerdo que, atendiendo a la diversidad de nuestro pueblo, cobra especial valor. Pero para que esa declaración cobre fuerza, para que gane en legitimidad, es imprescindible que tú también estés en la plaza el 5 de junio.
También en Getxo se ha encendido la ilusión.
Izan ostikada berbal edo fisiko, izan literario edo literal, baina ostikadak. Bat-batean, garaiak aldatu zirelako edo, katalanek aurrea hartu zigutelako edo, tokatzen zelako edo… ostikadak ematera ohituta geundenok elkarri eskua eman beharrez aurkitu genituen geure buruak ekainaren 8 batez. Eta zeinen zaila den, eskua emate hori. Nahiz eta gure ondokoa ez izan ostikatzen genuena, nahiz eta gurekin batera ostikadak ematen ibilitakoa izan, eskua ematea, ze zail. Eman eta kito balitz sikiera, baina ez, egon eskua emanda 3 minutu, edo 5, edo… ez dut uste bostetik gora asko egon ginenik.
del Estado Español Garcia Margallo, afirmar fehacientemente que en el estado español no existe la posibilidad de celebrar un referéndum de autodeterminación ya que la constitución no lo permite. Resulta anecdótico la intención del estado Español de cumplir a rajatabla la constitución en este aspecto , cuando a la hora de cumplir las transferencias pendientes (aún sin transferir) que nos corresponden por el Estatuto de Autonomía de Gernika caen en saco roto. Sin duda una doble interpretación de aquellos que consideran estar por encima del bien y del mal manejando las leyes a su antojo.
ministroa den Garcia Margallori entzuna diot, gartsuki esanda, Espainiako estatuan ez dagoela inolako autodeterminazio kontsulta egiterik, konstituzioak ez duelako baimentzen. Bitxia benetan ministroaren asmoa konstituzia betetzerakoan, Gernikako Autonomia Estatutuan dagozkigun eskuduntzak (gureganatu gabekoak oraindik) betetzeko unean, aldiz, hutsala denean. Interpretazio bikoitza, ezpairik gabe, egi osoaren jabe diren hauena, legeak, gero, nahieraran dabiltzatenak.
aitxatuko dut, ene aburuz, beti erabaki gabe geratu, eta agian gerartuko den, planteamendu bat. Xabier izeneko politiko ezagun bati entzuna diot Gure herriaren askatanasunaren bidea deskribatzeko metafora bat. Honela zioen gutxi gorabehera: Eraiki dezagun lehenego etxea eta erabaki dezagun, gero, nolakoa nahi dugun barrutik. Sinplea bezain deskriptiboa.

Legea onartu zuen Gazteizko Legebiltzarrak, non pertsona orok bizitokia izateko eskubide subjetiboa gordetzen den. Sasoi berekoa da Frankingaren aurkako Legegintzarako Herri-ekimeneko Lege-proposamena (LHL) zeinak, hiru betebeharreko baldintza ezartzerakoan, haustura hidraulikoa ia ezinezkoa egiten duen EEAan.
erabakitzeko eskubidea defendatzen dugun getxoztarrontzat. Igande horretan Erabakiaren adierazpena aurkeztuko dugu Algortako Biotz Alai plazan, eguerdiko 12etan.
Gernikan. Batzar nagusi historikoak, aurreko mendean Espainiako monarkia konstituzionalak zapalduak, berrezartzea zen helburua, eta egun haietan herririk herri zabaltzen ari zen herri borondate politiko berria adieraztea. Antolatzaileetako batek, Getxo alkate eta lehendakari Jose Antonio Agirrek –Mundaka, Bermeo eta Elorrioko alkateekin batera– honela kontatzen du Entre la libertad y la revolución. 1930-1935 liburuan.
trikimailua dela entzuten dut han eta hemen. Eta entzuten dudan bakoitzean aitzakia hutsa iruditzen zait. Are gehiago, Espainia eta Frantziarekin izan nahi dugun hartu-eman politikoa zehaztea eta erabakitzea denon esku dago, independentistak izan ala ez. Egungo estatu eredua eztabaidatzeko ordua heldu dela uste duen edonor biltzen du erabakitzeko eskubideak eta horrek, besteak beste, gaur egun konstituzioaren balizko erreforma bat buruan dutenak ere barne biltzen ditu, ez soilik independentistak.
























