Galderak eta erantzunak

Christian ReinickeChristian1

(en castellano más abajo)

Oihartzun handia izan zuten Katalunian 2009, 2010 eta 2011 urteetan udalerriz udalerri egin ziren galdeketek eta estatu independentea sortzeko bidearen hasiera ekarri zuten. 18 hilabetetan 300 bat herritan egin zituzten galdeketak, ondoren etorri diren mobilizazio erraldoi eta erabaki politiko ausartei oinarri sendoa emanez. Areyns de Munteko “Ados al zaude Katalunia zuzenbide Estatu independente, demokratiko eta sozial bat bilakatzearekin, Europako Batasunaren barruan?” galdera luzetik hasita, galdeketa hauen guztien galdera zehatzek, desberdinak izan baziren ere, independentzia izan zuten erdigunean.

Egindako galdeketa guztietan baietza gailendu zen, baina parte hartzeak modulatu zituen tokian tokiko herritarren erantzunak. Aipatutako Areyns de Muntekoan adibidez, parte hartzea % 41ekoa izan zen eta botoa eman zuten 2.671 herritarretatik 2.569-ek bozkatu zuten Kataluniako independentziaren alde. Hainbat udalerritan parte hartzea eta independentziaren aldeko jarrera aktiboa handiagoak izan ziren eta emaitza xumeagoak hirigune populatuenetan eman ziren. 2011ko apirilaren 10ean Bartzelonan ospatu zen kontsultan 257.645 boto zenbatu ziren guztira, zenbaki potoloa ezbairik gabe, baina bozkatzeko eskubidea zuten herritarren % 18,14a baino ez zena. Bozkatu zutenen %89,7-arekin gailendu zen baiezkoa.

Gurean bi urte igaro dira jadanik 2014ko apirilaren 13an Etxarri Aranatzen, hasiera batean Udalak bultzatuta, baina epaitegien debekuaren ondoren A-13 ekimen herritarrak antolatuta, independentziari buruz udalerri mailako lehenengo galdeketa egin zenetik. Parte hartzea ona izan bazen ere, ez zen boto eskubidea zutenen erdira iritsi eta % 43an geratu zen. Bozkatu zuten 851tik 804 herritarrek adierazi zuten Euskal Herri independente bateko herritar izateko nahia.

Urte bereko azaroaren 2an Arrankudiagako herritarrek izan zuten hautestontzian euren iritzia emateko aukera. Kontsulta erabakigarria ez izanik, Arrankudiagan parte hartzea ikusgarria izan zen. Hautesleen %62ak eman zuen botoa, 502 herritarrek, eta 450ek bozkatu zuten euskal estatu burujabe bateko herritar izatearen alde.

2016arekin Gure Esku Dagok bultzatuta jarraipena izango dute Euskal Herrian udalerriz udalerriko independentzia galdeketek. Bakarka hasitakoa gainera, taldeka dator eta herri guztietara hedatzeko asmoarekin. Ekainaren 12a eta ekainaren 19a bozketa egunak izango dira hainbat eta hainbat herritan. Azpeitian, Goierri eskualdeko 22 herrietan, Arrasaten eta Debagoiena osoan Gipuzkoan, Diman eta Ispasterren Bizkaian, Bakaikun Nafarroan, Aramaion Araban, … Aurkezpenak, sinadura bilketak eta kontsulta egunen iragarpenak 2016 eta 2017 urteetarako biderkatu egin dira.

Tokian tokiko herritarrei egingo zaizkien galderei dagokienez, Etxarri Aranatzekoa erreferentziazko aurrekaria bilakatu da jadanik. “Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?” galdetu zitzaion jendeari Etxarrin 2014an eta ekainaren 12an Azpeitian, Arrasaten eta Debagoienako herrietan, “Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?” galderari erantzungo diote boto emaleek.

Ongi etorria galdeketen olatuei. Jendeak erantzun egingo du.

Preguntas y respuestas

Las consultas populares celebradas en Cataluña municipio a municipio durante los años 2009, 2010 y 2011 tuvieron importante eco y marcaron el inicio del camino hacia la consecución de un estado independiente. Durante 18 meses se realizaron consultas en 300 localidades, importante caldo de cultivo para las enormes movilizaciones y atrevidas decisiones políticas que llegaron después.  Empezando por la larga pregunta de Areyns de Munt, «¿Está de acuerdo en que Cataluña pase a ser un Estado de derecho, independiente, democrático y social, integrado en la Unión Europea?». aunque diferentes, todas las preguntas concretas de estas consultas tuvieron como concepto central la independencia.

En todas las consultas celebradas ganó el sí, pero la participación moduló las respuestas de la ciudadanía municipio a municipio. En la citada consulta de Areyns de Munt, por ejemplo, la participación fué del 41% y de 2.671 personas que votaron, 2.569 lo hicieron a favor de la independencia de Cataluña. En muchas localidades la participación y el posicionamiento activo por la independencia fueron mayores y los resultados más modestos se dieron en los centros urbanos más densamente poblados. En la consulta celebrada en Barcelona el 10 de abril de 2011 se contabilizaron un total de  257.645 votos, cifra sin duda muy importante, pero que sólo alcanzó el 18,14 % de las personas que tuvieron derecho a voto. El sí ganó con el 89,7% de los votos emitidos.

Aquí en Euskal Herria han pasado ya dos años desde que el 13 de abril de 2014 se celebrara en Etxarri Aranatz la primera consulta a nivel local sobre la independencia, impulsada en un principio por el ayuntamiento, pero organizada por la iniciativa popular A-13 tras la prohibición de los tribunales. Aunque la participación fué buena, no llegó a la mitad de las personas que tuvieron derecho avoto, quedándose en el 43%. De 851 personas que votaron, 804 expresaron su deseo de ser ciudadanas o ciudadanos de una Euskal Herria independiente.

El 2 de noviembre del mismo año las vecinas y vecinos de Arrankudiaga también se expresaron ante una urna. Para tratarse de una consulta no determinante, la participación en Arrankudiaga fué espectacular. Votaron un 62% de las personas censadas, 502 votos emitidos, y 450 personas dieron el sí a ser ciudadanas o ciudadanos de un estado vasco soberano.

Durante este 2016 las consultas a nivel local sobre la independencia tendrán una continuidad en Euskal Herria impulsadas por Gure Esku Dago. Además, lo que empezó como una iniciativa de una u otra localidad ahora se presenta ya desde varios municipios a la vez y con la intención de extenderse pueblo a pueblo. El 12 y el 19 de junio serán días de consultas en un montón de localidades. En Gipuzkoa en Azpeitia, en los 22 municipios del Goierri, en Arrasate y en toda la comarca de Debagoiena, en Bizkaia en Ispaster y en Dima, en Nafarroa en Bakaiku, en Araba en Aramaio, … Se han multiplicado las presentaciones, las recogidas de firmas y los anuncios de consultas para el 2016 y para el 2017.

Con respecto a las preguntas que se harán a la gente de los diferentes municipios, la de Etxarri Aranatz ya se ha convertido en antecedente de referencia. “¿Quiere ser ciudadana o ciudadano de una Euskal Herria independiente?”, se le preguntó a la gente de Etxarri en 2014; y el 12 de junio  en Azpeitia, en Arrasate y en los municipios de Debagoiena, las y los votantes responderán a la pregunta de, “¿Quiere ser ciudadana o ciudadano de un estado vasco independiente?

Bienvenidas la olas de consultas. La gente responderá.

Post hau Artikuluak, Christian Reinicke atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s