Euskal Estatua (Berriatik hartuta)

EUSKAL ESTATUAEstatuLiburua1

Gotzon Hermosilla

Independentziaz harago

Argazkia: MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Ikerketaren egileek diotenez, estatua etaindependentzia ez dira parekideak.    Independentzia euskal abertzaletasunak defendatzen duen jarrera ideologikoa da, eta euskal estatua, berriz, «egitura politiko administratiboa» da, eta eragile askok —ideologikoak izan ala ez— baldintza dezakete horri buruzko iritzia. Lan honetan euskal estatua izan dute aztergai, eta horretaz galdetu diete inkestari erantzun diotenei zein eztabaida taldeetan aritu direnei.

Aurkezpenean nabarmendu dute estreinakoz hartu dela euskal estatua horrelako ikerketa bat egiteko ardatz nagusitzat. Zabalok esan duenez, litekeena da hori «nahasgarri» gertatu izana ikerketan partu hartu duten batzuentzat, baina ziur agertu da horrek «funtsezko aldaketa» ekartzen diola gaiari heltzeko moduari eta askoz «zehatzagoa» dela herritarrei zuzenean estatuaren aukeraren inguruan galdetzea.

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Bi herenak, alde

Euskal herritar gehienak, %66,8, erabakitzeko eskubidearen alde daude. Euskal estatuaren alde agertzen ez diren askok ere uste dute erabakitzeko eskubidea «printzipio demokratikoa» dela, eta horren alde agertzen dira, nahiz eta adierazi euskal estatua sortzeari buruzko galdeketa batean ezezko botoa emango luketela.

Aldeak alde, joera hori herrialde guztietan agertzen da. Erabakitzeko eskubidearen alde daudenak %71,3 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %57,1 Nafarroa Garaian eta %52,9 Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

IRITZIA EUSKAL ESTATUAZ

%40,7 alde, %35,3 kontra

Inkestaren datuen arabera, herritar gehienek adierazi dute euskal estatua edo nafar estatua sortzearen alde daudela. Hala ere, multzo horren eta kontra daudenen arteko aldea ez da oso handia: %40,7 alde daude, eta %35,3 kontra. Gainerakoek, %24k, ez dakite zer erantzun edo abstentziora joko lukete galdeketa batean. Baina emaitzak ez dira homogeneoak euskal lurralde guztietan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskal estatuaren alde daudenak %42,5 dira, Nafarroa Garaian berriz %40 —kontra daudenak baino gutxiago: %41,8— eta Ipar Euskal Herrian %28,3 baino ez.

Joan den astean plazaratu ziren Eusko Jaurlaritzak aldiro-aldiro egiten duen Soziometroa izeneko ikerketaren emaitzak. Horien arabera, Euskal Herriko independentziaren aldekoak %19 ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, «inoizko kopururik apalena», zenbait hedabidek nabarmendu zutenez. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak egiten duen Euskobarometro izeneko ikerketaren azken txostenean —2015eko maiatzekoa da— agertzen zen hiru herrialdeotan %30 zirela independentziaren aldekoak.

Desberdintasun horiei buruz galdetuta, Zabalok azaldu du emaitzak ez direla kontrajarriak, «osagarriak» baizik; argitu du gakoa dela inkesta bakoitzean zertaz galdetzen ari den. Izan ere, gainerako inkestetan independentziari buruzkoa zen galdera, maiz sentimendu, nazio partaidetza eta ideologiari loturiko kontzeptua. Ikerketa honetan, galdera estatuari buruzkoa izan da, hots, egitura politiko-administratibo zehatz baten ingurukoa.

Post hau Berriak / Noticias atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Euskal Estatua (Berriatik hartuta) -ri

  1. Jon-k dio:

    Sorry by mine retardement. You’re welcom

    Atsegin dut

  2. Agatha P-k dio:

    Hi nice reading your bblog

    Atsegin dut

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s