De Arenys de Munt a Etxarri Aranatz

Mariasun1

 Fdo: Mariasun Monzon

(Euskaraz beherago)

 

El 13 de setiembre de 2009, la pequeña localidad catalana de Arenys de Munt celebraba una consulta sobre la independencia. Algunos intentaron prohibirla y otros la calificaron de extravagancia digna de exóticos pueblerinos. Casi cinco años después, el 13 de abril de 2014, los vecinos de Etxarri Aranatz dijeron sí a una Euskal Herria independiente, en la que sería la primera consulta popular sobre la independencia celebrada en nuestro país. «El 42% de los vecinos participa en el ‘paripé’ de Etxarri Aranaz», titulaba el diario “El Mundo”.

Con la perspectiva que da el tiempo transcurrido, y pese a que nadie se imaginaba lo que estaba en camino, la consulta de Arenys de Munt supuso el inicio del actual ciclo político que vive Catalunya; aquella consulta soberanista e insumisa supuso la primera visualización de una brecha social que venía ensanchándose a lo largo del agónico proceso de reforma estatutaria; supuso la primera visualización del sentir de los ciudadanos catalanes.

Catalunya no es Euskal Herria. Ya. Como tampoco lo es Escocia, ni Quebec… Sus procesos son diferentes, como lo son sus historias recientes, sus idiosincrasias… Pero que no nos digan que no miremos a estos pueblos que dan pasos en su lucha por el reconocimiento como tales. Miramos a estos países más cercanos de la misma forma que no apartamos la vista de esos otros más lejanos geográficamente pero próximos en su lucha por la soberanía. Y los miramos para reconocernos en ellos –o no–, para vibrar con ellos, para hacer de sus victorias nuestras victorias, para aprender, para compartir, para soñar… Los miramos como ellos nos miran a nosotros. Porque nos une una reivindicación común: la lucha por la defensa de la soberanía. Pero, además, porque el internacionalismo –un valor en desuso, desafortunadamente– también es eso.

A la consulta sobre la independencia de Arenys de Munt le siguieron quinientas más. A Etxarri Aranatz le siguió Arrankudiaga-Zollo, y está previsto que a lo largo de este 2016 se celebren consultas populares en 22 pueblos del Goierri, además de en Dima e Ispaster. En Getxo, nuestra cita con las urnas será en 2017.

Los medios españoles trataron de “paripé” la consulta de Etxarri Aranaz, de la misma forma que dijeron que era cosa de “pueblerinos” la de Arenys de Munt. Ya vemos en qué ha derivado esta última. Si nos convencemos de que es posible, también nosotros podremos lograrlo; y Etxarri Aranatz habrá sido ese Arenys de Munt, ese bastión en la lucha por el derecho a decidir, esa primera visualización del sentir de los ciudadanos vascos.

Hoy la urna, mañana la decisión.

Arenys de Muntetik Etxarri  Aranatzera

2009ko irailaren 13an, Kataluniako herrixka batek, Arenys de Munt-ek, independentziari buruzko galdeketa egin zuen. Batzuk galdeketa debekatzen saiatu ziren eta beste batzuek abarkadun exotiko batzuen bitxikeria zela esan zuten. Bost urte geroago, 2014ko apirilaren 13an, Etxarri Aranatzeko biztaleek “bai” esan zioten Euskal Herria independiente bati, gure herrian independentziari buruz egin zen lehendabiziko herri-galdeketan. Honela eman zuen haren berri El Mundo egunkariak: “El 42% de los vecinos participa en el ‘paripé’ de Etxarri Aranaz”.

Iragan den denborak ematen duen perspektibarekin, eta nahiz eta inork ez zuen imaginatu zer zetorren, Arenys de Munteko galdeketa izan zen egun Kataluniak bizi duen ziklo politikoaren hasiera; galdeketa soberanista eta intsumiso hura izan zen estatuaren erreformaren prozesu agonikoan gero eta zabalagoa zen gizarte-arrakalaren lehendabiziko isla; hura izan zen Kataluniako herritarren sentimenduaren lehendabiziko biztaratzea.

Katalunia ez da Euskal Herria. Jakina! Ezta Eskozia ere, ez Quebec… Haien prozesuak ezberdinak dira, horralakoak dira-eta haien oraingo historiak ere, haien idiosinkrasiak… Baina ez esan guri ez begiratzeko herri gisa onartuak izateko borrokan ari diren herri horiei. Hurbil ditugun herri hauei begiratzen diegu, bai; baina baita geografikoki urrunago dauden beste batzuei ere, haiek ere hurbil baititugu subirautzaren aldeko borrokan. Eta begiratzen diegu haiengan geure burua ikusten dugulako –edo ez–, haiekin hunkitzen garelako, haien garaipenak gure egiteko, ikasteko, konpartitzeko, amets egiteko… Begiratzen diegu, haiek ere guri begira daudelako. Aldarrikapen komun bat dugu: burujabetasunaren defentsaren aldeko borroka. Baina, gainera, internazionalismoa ere –zoritxarrez gero eta gutxiago aldarrikatzen den balio bat– hori delako.

Arenys de Munteko independentziari buruzko galdeketaren atzetik beste bostehun bat etorri ziren. Etxarri Aranatzen atzetik, Arrankudiaga-Zollokoa etorri zen, eta aurreikusi da 2016an Goierriko 22 herritan herri-galdeketak egitea, bai eta Diman eta Ispasterren ere. Getxon, 2017an izango dugu hautetsontziekin hitzordua.

Espainiako hedabideek “itxurakeriatzat” jo zuten Etxarri Aranatzeko galdeketa, Arenys de Muntekoa “abarkadunen” gauzatzat jo zuten bezala. Ikusi dugu zer ekarri zuen azken horrek. Posible dela sinesten badugu, geuk ere lor dezakegu; eta Etxarri Aranatz izango da gure Arenys de Munt, erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokaren gotorleku bat, euskal herritarren nahiaren lehendabiziko biztaratzea.

Gaur hautetsontzia, bihar erabakia.

Post hau Artikuluak, Mariasun Monzon atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

De Arenys de Munt a Etxarri Aranatz -ri erantzun bat

  1. Iñaki-k dio:

    Desafio ederra jarri du Mariasunek mahai gainean: “Getxon, 2017an izango dugu hautetsontziekin hitzordua”. Horrek bi galdera egitera behartzen gaituela uste dut, eta ona litzateke haiei buruzko eztabaida edo solasa zabaltzea: 1. Betetzen dira Getxon galdeketa bat egiteko baldintza soziopolitikoak? 2. Zein dira baldintza horiek?

    Atsegin dut

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s