Erabakitzeko eskubidea Ingalaterra, Kanada eta Estatu Espainiarraren ikuspegietatik: demokraziaren kalitateak

Iñaki Zarraoa ZabalaIZZren argazkia

(en castellano más abajo)

1707an Ingalaterrak eta Eskoziak bi erreinuak batzeko hitzarmena sinatu zuten. Ez zen erraza izan, eskoziar askok ez zuten oso begi onez ikusi, dirudienez garai hartan ohiko zen botoen erosketak eta tranpak ugari izan ziren.

Ingalaterran ez dago Konstituziorik, baina idatzizko Konstituzioez gain toki guztietan maila konstituzionala duten hainbat erabaki, akordio eta hitzarmen egoten dira.

Adituek esaten dutenez, Eskozia eta Ingalaterraren arteko Batasunaren Tratatu horrek maila konstituzionala du.

Tratatuak, dirudienez, argi eta garbi esaten omen du Ingalaterra eta Eskoziaren arteko batuketa betirako dela eta ezin daitekeela apurtu.

Gauzak honela, Ingalaterran norbaitek auzitara eraman zezakeen bere garaian David Cameron eta Alex Salmond-ek Eskoziak erreferendum bat egiteko sinatu zuten akordioa. Baina inori ez zitzaion hori bururatu, han tratatu eta legeen gainetik herritarren nahiari ematen diotelako garrantzia.

Kanadako Gobernuak duela urte batzuk Quebec-ek independentziarako zituen asmoek bertako legediaren arabera edo nazioarteko legediaren arabera euskarririk ote zuten galdetu zion bertako Gorte Gorenari (Estatu espainiarrean Gorte horrek Epaitegi Gorenak eta Konstituzio Epaitegiak dituzten ahalmenak hartzen ditu batera bere baitan).

Gorte Gorenak bere erabakian gauza interesgarri batzuk azaltzen ditu, beraien artean hauek: Konstituzioak ez dio Quebec-i inolako eskubiderik aitortzen bere kabuz eta aldebakarrez independentzia aldarrikatzeko; baina Quebec-eko gehiengo nagusi batek independentzia nahi badu, Kanadako Gobernuak kontuan hartu behar du asmo hori eta bien ordezkarien arteko elkarrizketak eta negoziazioak abiatu behar ditu, Quebecek nahi dituen asmo horiek asetzeko, hots, independentzia emateko; elkarrizketak eta negoziazioak zilegitasun osoa duten bi gobernuren artean egin behar dira, non inor ez den bestea baino gehiago izango, inork ezin diezaioken besteei bere iritzia inposatu; eta Quebec-ek halako baten independentziaren aldebakarreko aldarrikapena egiten badu, Kanadako Gobernuak ezin dezake ezer egin, ez neurri legalik, edo zigorrik aplikatu, ez indarkeriarik erabili; alde bakarreko independentzia hori ez da agian legezkoa izango, baina beste Estatu batzuek ontzat hartzen badute Estatu berriak, bere estatusa lortuko du. Hemen ere legeen gainetik Gorte Gorenak herritarren erabakia eta nahia hartzen ditu oinarri.

Estatu espainiarrean Konstituzioak ez omen du herri baten soberania onartzen eta, horretan oinarrituta, lasai-lasai alderdi tradizional batzuek Catalunyaren independentziaren aurkako jarrera itxia hartu dute. Bestalde, IUk eta Podemosek beste jarrera bat hartu dute eta, nahiz eta beraiek independentziaren alde ez egon, kataluniarrek zer izan nahi duten beraiek erabaki behar dutela onartzen dute.

Autodeterminazio eskubidea unibertsala da eta, giza eskubide guztiekin gertatzen den bezala, estatuek ezin dezakete giza eskubiderik urratu eta ukatu, bere Konstituzioaren aurka dagoela argudiatuz. Beraz, ezin daiteke autodeterminazio eskubidea ukatu soberania Estatuko biztanle guztiena dela argudiatuz. Izan ere, autodeterminazio eskubidea ez da Estatu bateko biztanleen eskubidea, herri bakoitzeko herritarren eskubidea baizik.

Baina badago beste arrazoi bat. Estatuek beste estatu batzuekin edo nazioarteko elkarte batzuekin hitzarmenak, itunak edo tratatuak sinatzen dituzte. Eta horiek ezinbestean bete behar dira. Autodeterminazioari dagokionean badaude bi itun berezi, ONUk (Nazio Batuek) bultzatu eta onartu zituenak. Bata “Eskubide politiko eta zibilen nazioarteko hitzarmena” da eta bestea “Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen nazioarteko hitzarmena”. Beren izenek adierazten duten bezala, eskubideei buruzkoak dira, norbanakoen eta herrien eskubideei buruzkoak. Biak 1966an onartu ziren eta bietan lehen zatiko lehen atalean hau irakurtzen da: “Herri orok du bere libre determinaziorako eskubidea”.

ONUk onartu eta gero estatu bakoitzak berretsi behar zituen hitzarmenak. Jakina, 1966an Franco bizirik zegoen eta Estatu espainiarrak ez zituen berretsi. Baina diktaduraren bukaera etorri zen eta 1976an Madrileko Gorteek hitzarmen biak berretsi zituzten. Marcelino Orexaren eta Juan Carlos Erregeren sinadurak dituztela, hitzarmenak BOEen argitaratu ziren. Eta 1977an hitzarmen biak New Yorkeko ONUren egoitzan sinatu zituen Marcelinok berak.

Honelako nazioarteko hitzarmenak sinatzen direnean Estatu horren legediarekin zerbaitek talka egiten badu, legedia aldatu behar da, sinatutako hitzarmenarekin bat egiteko. Eta egin ez bada, hala ere, sinatutakoa bete behar da, Estatuko legediak esaten duenaren gainetik. Hitzarmenak betetzeko dira.

Ingalaterrak eta Kanadak demokratikoki jokatu zuten, erabakitzeko eskubide ez betetzeko legezko aitzakiak izanik. Eta honela bere maila demokratikoa egokia dela azaldu zuten.

Estatu espainiarrean, aldiz, batzuek aitzakia baino ez dute bilatzen, bere maila demokratiko eskasa agerian jarriz. Giza eskubide kolektibo bat ukatzen dute eta ez dute Estatuak sinatutako nazioarteko itun bat betetzen.

El Derecho a Decidir desde la perspectiva de Inglaterra, Canadá y el Estado Español: la calidad de la democracia.

Iñaki Zarraoa Zabala

Inglaterra y Escocia firmaron en 1707 el acuerdo para unificar ambos reinos. No fue fácil, muchos escoceses no lo veían demasiado bien y al parecer en aquella época eran habituales las trampas y compra de votos.

Inglaterra no tiene constitución pero, además de las constituciones escritas como tales, siempre hay acuerdos, pactos y decisiones que tienen rango constitucional. Según los expertos, aquel Tratado de Unificación entre Inglaterra y Escocia tiene nivel de constitución.

El Tratado, al parecer, deja claro que la unificación de Inglaterra y Escocia es para siempre e irrompible.

Así las cosas, cualquier ciudadano podría haber llevado ante los tribunales el acuerdo que en su día firmaron David Cameron y Alex Salmond para realizar un referéndum. Pero eso no sucedió, pues allí dan más importancia a la voluntad de la ciudadanía que a los tratados y las leyes.

El Gobierno de Canadá dirigió una pregunta a la Corte Suprema para saber si las intenciones de independencia de Quebec tenían cabida en su legislación y en la internacional. (Dicha Corte Suprema reúne las competencias que en el Estado español tienen el Tribunal Supremo y el Tribunal Constitucional).

La decisión de la Corte Suprema muestra varias cosas interesantes, entre ellas: afirma que, de acuerdo con la Constitución, Quebec no puede proclamar unilateralmente la independencia; pero si una amplia mayoría de Quebec quiere su independencia, el Gobierno de Canadá está obligado a tener en cuenta ese deseo y debe poner en marcha conversaciones y negociaciones para satisfacerlo, esto es, para otorgarle la independencia. Las conversaciones y negociaciones se han de realizar entre los dos gobiernos, que tienen toda la legitimidad para ello, y sin que ninguno sea más que el otro ni pueda imponer al otro su criterio. Y si, además, el gobierno de Quebec realiza una declaración unilateral de independencia, el Gobierno de Canadá no puede poner en marcha medidas legales, ni sanciones, ni utilizar la fuerza; dicha declaración unilateral no será, quizás, legal, pero si otros estados aceptan el nuevo estado, este conseguirá su estatus. También en este caso la Corte Suprema toma como base la decisión y el deseo de la mayoría por encima de las leyes.

En el Estado español la Constitución no reconoce la soberanía de cada pueblo y algunos partidos tradicionales, basándose en ello, han tomado una postura cerrada contra la independencia de Cataluña. IU y Podemos, al contrario, han tomado otra postura y, a pesar de no estar a favor de la independencia, aceptan que son los catalanes quienes deben decidir lo que quieren ser.

El derecho de autodeterminación es universal y, al igual que sucede con todos los derechos humanos, los estados no pueden negar ni infringir ninguno de ellos, ni siquiera argumentando que va en contra de su constitución. No se puede, por tanto, negar el derecho de autodeterminación argumentando que la soberanía es de todos los habitantes del Estado. Y esto es así porque el derecho de autodeterminación no es un derecho de los habitantes de un estado sino un derecho de los ciudadanos de cada pueblo.

Pero aun hay más. Los estados firman pactos, convenios y tratados con otros estados y entidades internacionales. Y son de obligado cumplimiento. En lo que respecta a la autodeterminación existen, entre otros, dos pactos especiales impulsados y aprobados por la Organización de Naciones Unidas (ONU). Uno el “Pacto Internacional de los Derechos Civiles y Políticos” y otro el “Pacto Internacional de los Derechos Económicos, Sociales y Culturales”. Como se deduce de sus nombres tratan de derechos, de derechos individuales y de derechos de los pueblos. Los dos fueron adoptados en 1966 y en el primer artículo de la primera parte de ambos tratados se lee lo siguiente: “Todos los pueblos tienen derecho de libre determinación”.

Después de su aprobación por la ONU cada estado debía ratificarlos. El Estado español no los ratificó, claro, en 1966 aún vivía Franco. Pero la dictadura terminó y en 1976 las Cortes de Madrid ratificaron ambos pactos. Los acuerdos se publicaron en el BOE con las firmas de Marcelino Oreja y del Rey Don Juan Carlos. Y el propio Marcelino Oreja los firmó en la sede de la ONU en Nueva York en 1977.

Si cuando se firman estos pactos algo de ellos choca con la legislación del país firmante, se debe cambiar la ley del país para hacerla compatible con el contenido de los pactos. Y aunque no se cambie, se deben cumplir los pactos por encima de la legislación del Estado.

Inglaterra y Canadá han actuado democráticamente aún pudiendo haber alegado excusas legales para no cumplir el derecho a decidir. Demuestran así un adecuado nivel de democracia.

En cambio en el Estado español algunos recurren a excusas que ponen de manifiesto su escaso poso democrático. Niegan un derecho colectivo y no cumplen con tratados internacionales firmados por el propio Estado.

Post hau Artikuluak, Inaki Zarraoa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s