Argitasuna «erakundetzen» /// “Institucionalizando” la claridad

Jon O. Urain. 2021eko abenduak 1 Berrian

Los informes elaborados estas semanas por PNV y Sortu dan a entender la existencia de un marco compartido en el debate soberanista: la necesidad de un mecanismo de ‘claridad’ y de “institucionalizar” el derecho de decisión.

Asteotan EAJk eta Sortuk prestatutako txostenek aditzera ematen dute burujabetzari buruzko eztabaidan marko partekatu bat dagoela: ‘argitasun’ mekanismo baten eta erabaki eskubidea «instituzionalizatzearen» beharra

Paperean, behintzat, ados. COVID-19aren izurriaren protagonismoak bigarren mailan utzi du burujabetzari eta Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko eztabaida azken hilabeteetan, baina hilabeteotan eragile politiko eta sozialen barruan landutako gogoetek erakusten dute badagoela sintonia edo, behintzat, adostasun terminologiko bat estatus politikoaren eztabaidaren parametroetan. Nagusiki, argitasun mekanismo bat ezartzeko beharraz mintzo dira, nazioarteko kontzeptua etxeratuta. Horrek, gainera, adierazpide propioa hartzen du euskal eragileen ahotan: «Erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa». Ez dira esapide berriak, baina bai gaur egungo marko diskurtsiboetan nagusitzen ari direnak.

Zehaztasun bat. Argitasun printzipioak erreferentzia egiten dio Quebeceko aldebakarreko bi sezesio erreferendumen ostean Kanadak sezesio prozesu baten baldintzak zehazteko eta argitzeko mekanismoari. Nolabait, Quebecek Kanadatik banantzeko bete beharko lituzkeen baldintzak legez arautzean datza Argitasun Legea.

Erabakitzeko eskubidea «erakundetzeko» ideia EAJk darabil joan den larunbatean aurkeztutako diagnostikoan, azken urteetako ildoari jarraituta. VIII. Kongresuari begira, jeltzaleek ez dute txosten politikorik prestatu. Edonola ere, Euzkadi Buru Batzarrak abiapuntuko diagnostiko bat osatu du, bere kideei eta alderdiko kide izan gabe zale izan daitezkeenei helarazteko. Diagnostiko horrek ematen ditu pista batzuk. Honela dio: «Autogobernua eguneratzeko prozesuak Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzera zuzenduta egon behar du, eta euskal herritarrek askatasunez eta demokratikoki adierazitako borondateari bide eman».

EBBren arabera, «bere nortasuna eta izaera nazionala aitortuta, Euskal Herria da erabakitzeko eskubidearen eta eskubide hori baliatzeko erregulazioaren titularra. Eskubide demokratikoa da, aitortu beharrekoa, eta eskubide horren egikaritza arautu eta itundu egin behar da».

Norabide berean doa Sortu ere Herrigaia txosten politikoan. «Europako estaturik gabeko nazioen elkarlanari dagokionez, indarra egin nahi dugu Europan erabakitzeko eskubidea instituzionalizatu eta estaturik gabeko nazioen estatus aldaketa, independentzia barne, ahalbidetu eta legezko bilakatuko lituzkeen argitasun lege bat artikulatzeko», diote agirian. Sorturen kongresuan, botoa eman dutenen %71k babestu dute Herrigaia.

Espainian erabakitzeko eskubidea arautzeko pausoak ematen ez diren bitartean, partida Europako joko zelaian jokatu nahian ari dira EAJ eta EH Bildu, termino berberetan. Europako Etorkizunari Buruzko Konferentziaren eztabaida zabalik delarik, bi indar politikoak bat eginda ari dira Autodeterminazioaren Aldeko Caucusaren barruan, «Argitasunerako Mekanismo Europar Demokratiko» bat jaso dadin Europako Batasunaren legerian.

Sobre el papel, al menos, de acuerdo. El protagonismo de la pandemia de la COVID-19 ha relegado a un segundo plano el debate sobre la soberanía y el estatus político de Euskal Herria en los últimos meses, pero las reflexiones trabajadas durante estos meses en los agentes políticos y sociales demuestran que existe una sintonía o, al menos, un consenso terminológico en los parámetros del debate del estatus político. Se habla principalmente de la necesidad de establecer un mecanismo de claridad, incorporando el concepto internacional. Ello adquiere, además, una expresión propia en boca de los agentes vascos: “Institucionalización del derecho a decidir”. No son expresiones nuevas, pero sí que se están imponiendo en los marcos discursivos actuales.

Una precisión. El principio de claridad hace referencia al mecanismo para que Canadá determine y aclare las condiciones de un proceso de secesión tras dos referendos de secesión unilateral en Quebec. De alguna manera, la Ley de Claridad consiste en regular por ley los requisitos que Quebec debería cumplir para separarse de Canadá.

La idea de “institucionalizar” el derecho a decidir es la que maneja el PNV en el diagnóstico presentado el pasado sábado, siguiendo la línea de los últimos años. De cara al VIIIº Congreso, los jeltzales no han elaborado ninguna ponencia política. En cualquier caso, el Euzkadi Buru Batzar ha elaborado un diagnóstico de partida para trasladarlo a sus compañeros y a los que puedan ser simpatizantes sin pertenecer al partido. Ese diagnóstico es el que da algunas pistas. Dice que “el proceso de actualización del autogobierno debe ir dirigido a institucionalizar el derecho a decidir del pueblo vasco y dar cauce a la voluntad libre y democráticamente expresada por la ciudadanía vasca”.

Según el EBB, “Reconociendo su identidad y carácter nacional, Euskal Herria es titular del derecho a decidir y de la regulación del ejercicio de este derecho. Es un derecho democrático que debe ser reconocido y cuyo ejercicio debe ser regulado y pactado “.

En la misma dirección se sitúa Sortu en la ponencia política Herrigaia. “En cuanto a la colaboración de las naciones sin estado europeas, queremos hacer fuerza para articular en Europa una ley de claridad que institucionalice el derecho a decidir y haga legal el cambio de estatus de las naciones sin estado, incluida la independencia”, dicen en el documento. En el congreso de Sortu, Herrigaia ha sido respaldado por el 71% de los votantes.

Mientras no se den pasos para regular el derecho a decidir en España, PNV y EH Bildu están intentando jugar el partido en el campo de juego europeo en los mismos términos. Abierto el debate de la Conferencia sobre el Futuro Europeo, las dos fuerzas políticas se están uniendo en el seno del Caucus por la Autodeterminación para incluir un «mecanismo Europeo Democrático de Claridad» en la legislación de la Unión Europea.

Joan den astean zabaldutako gutun batean, caucusak herritarrei dei egin zien Europako konferentzian parte hartzera. «Argitasun mekanismo baten sorrera bultzatzen laguntzea eskatzen dugu, prozesu horiei buruzko eztabaidak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzeko helburuarekin», zioen gutunak. Urriaren 23an, konferentziaren bigarren osoko bilkuran, Josune Gorospe EAJko diputatuak eta Pernando Barrena EH Bilduko europarlamentariak hartu zuten hitza, «EBn subiranotasunari lotutako lurralde gatazkak konpontzeko tresna instituzionala» defendatzeko.

Alor politikoan, eta Euskal Herrira itzulita, Ahal Dugu-k ere idatziz adierazi izan du argitasun mekanismo baten egokitasunaren aldeko iritzia. 2017an, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean estatus politiko berria definitze aldera aurkeztutako Guztion ituna dokumentuan, Ahal Dugu-k proposatu zuen burujabetzari buruzko kontsultarako araudia eta estatutua berritzeko prozesua bereiztea.

Batetik, «Euskadiren nazio izaera, euskal gizartearen pluraltasuna eta kultura, politika eta gizarte esparruan inguruko beste lurraldeekiko loturak jasotzen dituen Estatutua». Bestetik, «[Espainiako] Diputatuen Kongresuan aurkezten den euskal alderdi politikoen arteko Argitasun Ituna, Kanadan bezala, eskubide hori gauzatzeko bide juridiko, aldebiko eta adostutako bideak artikulatzen dituen Argitasun Lege bat egin dadin, eta herritarrek eskatzen dituzten aukera guztien presentzia: autonomia, federalismoa, estatu independentea…».

Lankidetza akademikoa

Maila akademikoan ere eman dira pausoak, Eusko Ikaskuntzaren eta Ikerketa Katalanen Institutuaren ekimenez eta nazioarteko dozenaka aditu saretuta. Iazko azaroan eginiko Burujabetza gatazkak Europan: konponbiderako oinarriak jardunaldien barruan, subiranotasunaren lurralde gatazkak konpontzeko jardunbide egokien kode bat prestatzeko oinarriak aurkeztu zituzten; nazioarteko 70 adituk baino gehiagok taxututako txostena.

Azkenik, dinamika sozialean, sintonian mintzo da Gure Esku azken urteetan, antzeko esamoldeekin. 2018ko ekainaren 10eko giza katean, esaterako, «erabakitzeko eskubidea legeztatzeko» gogoa eraman zuen plataformak Eusko Legebiltzarreko atarira, baina 2019an herri dinamikaren barruan ziklo berri bat abiatu ondoren ere ildo horri eutsi dio; horren ondorio da, besteak beste, urte amaieran bukatuko den sinadura bilketak Eusko Legebiltzarrari egin dion eskaera: «Erreferendumak egiteko ahalmen osoa bere gain hartu, arautu eta garatzea».

En una carta difundida la semana pasada, el caucus hacía un llamamiento a la ciudadanía a participar en la conferencia europea. «Pedimos que nos ayuden a impulsar la creación de un mecanismo de claridad con el objetivo de resolver las controversias sobre estos procesos a través del diálogo y la negociación», decía la carta. El 23 de octubre, en la segunda sesión plenaria de la conferencia, tomaron la palabra la diputada del PNV Josune Gorospe y el europarlamentario de EH Bildu Pernando Barrena, para defender el “instrumento institucional para la resolución de conflictos territoriales vinculados a la soberanía en la UE”.

En el ámbito político, y volviendo al País Vasco, Podemos también ha manifestado por escrito su opinión favorable a la idoneidad de un mecanismo de claridad. En 2017, en el documento Guztion ituna presentado en la Ponencia de Autogobierno del Parlamento Vasco para definir el nuevo estatus político, Podemos propuso separar la normativa consultiva sobre soberanía del proceso de renovación estatutaria.

Por un lado, “Un Estatuto que recoge el carácter nacional de Euskadi, el pluralismo de la sociedad vasca y sus vínculos con otros territorios del entorno en el ámbito cultural, político y social”. Por otro lado, «El Pacto de Claridad entre los partidos políticos vascos que se presenta en el Congreso de los Diputados [de España] para que, al igual que en Canadá, se elabore una Ley de Claridad que articule los cauces jurídicos, bilaterales y acordados para el ejercicio de este derecho, y la presencia de todas las opciones que la ciudadanía demanda: autonomía, federalismo, Estado independiente …».

Colaboración académica

A nivel académico también se han dado pasos, a iniciativa de Eusko Ikaskuntza y del Instituto de Estudios Catalanes y con el reconocimiento de decenas de expertos internacionales. Dentro de las jornadas Conflictos de soberanía en Europa: bases para la solución, celebradas en noviembre del año pasado, se presentaron las bases para la elaboración de un código de buenas prácticas para la resolución de conflictos territoriales de soberanía; un informe elaborado por más de 70 expertos internacionales.

Por último, la dinámica social, Gure Esku habla en sintonía en los últimos años, con expresiones similares. En la cadena humana del 10 de junio de 2018, por ejemplo, la plataforma llevó a la puerta del Parlamento Vasco el deseo de “legalizar el derecho a decidir”, pero también lo ha hecho después de que en 2019 se iniciara un nuevo ciclo dentro de la dinámica popular, que ha derivado, entre otras cosas, en la petición que la recogida de firmas ha hecho al Parlamento Vasco para que “asuma, regule y desarrolle toda su capacidad de referéndum”.

Post hau Berriak / Noticias, Nazioartea, Self-determination Caucus atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zure iritzia, Tu comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s