Traemos ahora un artículo paradigmático para la integración en Euskal Herria
Leer en origen RESUMEN LATINOAMERICANO
Euskaraz ere irakur ezazu:
Zeuk ere erabakitzen duzu
Está mi corazón en esta lucha. Mi pueblo vencerá. Todos los pueblos vencerán, uno a uno. (…) Aquí etá mi ternura para entonces. La conocéis. No tengo otra bandera. (“El pueblo victorioso”, Pablo Neruda)
Gure esku dago herri ekimena 2013an sortu zen xede batekin: herri honetako herritarrok erabakitzeko eskubidearen alde lanabes bat izatea.
Eskubide hau bete-betean erabiltzeko, ezinbestekoa da giza talde guztiok parte hartzea, edozein delarik ere gure sorterria.
Gure Esku Dago ekimenak oinarrizko hiru zutabe ditu. Lehenik eta behin, guztiok osatzen dugu nazio bat. Bigarrenik, nazio hau osatu eta eraikitzen dugun pertsonok erabakitzeko eskubidea dugu. Hirugarren eta azkenik, eta berebiziko garrantzia du honek guretzat, herritarron garaia heldu da.
Sarritan, erronka politiko handiei aurre egiterakoan, subjektu pasiboak izan gara herritarrak. Gure Esku Dago ekimenean, herritarrok badugu bidea subjektu aktiboak izateko eta demokrazia parte hartzailean eragiteko, baina ez ikuspuntu utopiko batetik, gure aukera objektiboetatik baino.
Gure Esku Dagok ekimen asko eta askotarikoak abiarazi ditu, ahal den eta herritarrik gehienengana heltzeko. Milaka pertsonak nola edo hala parte hartzen dute ekimen honetan, gizarte demokratiko eta parte hartzaile baten alde eta erabakiak hartzeko eskubidearen alde.
Beraz, herritar guztiei ekimen honetan parte hartzera dei egiten diegu, auzo bakoitzean, herri bakoitzean, nonahi. Nazioarteko elkartasun taldeetako lagunek asko dugu irakasteko gure ikuspuntuarekin eta gure proposamenekin, kultura aniztasuna muineko balore demokratikoa da-eta.
Zurea da hitza. Nazio honetako partaidea zara. Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko eskubidea duzu. Gure esku dago.
BESTE HERRI BATZUK, BESTE KULTURA BATZUK